Argia eta wifia saharar kanpamenduetara iristen ari da, poztasuna zein beldurra eraginez

  • Errefuxiatu kanpamendu ugaritara iristen ari dira aurrerapen teknologikoak. Herriaren erresistentzian izan ditzaketen ondorioek beldurtzen dituzte asko, behin behineko kanpamenduak biziarteko bihurtzearen beldurra dute eldiario.es egunkariak erreportaje batean jaso duenez.


2016ko urriaren 20an - 10:04
Bi saharar errefuxiatu kanpamendu batean.

Saharar batzuentzat errendizio moduko bat da, lekura ohitzeko bidea izan daitekeena, borroka utziz.

Tindoufeko kanpamenduan, Aljerian, jada badituzte aurrerapen teknologiko hauek. Adobez eginiko txabola guztietara iritsi da argi indarra, baita 4Gdun wifia ere. Argiak jada ez du eguzki energia bidezko generadoreen beharrik. Ez dago zaratarik. Etxoletan aire girotuak beroari aurre egiten laguntzen die.

Gazteenek wifia erabiltzen dute udan Europara eginiko bisitan ezagutu zituzten familiekin harremana mantentzeko, komunikazioa errazagoa izan dadin.

Argia doan jasoko dute lehen urtean eta Dajlako kanpamenduko gobernadoreak etorkizunera begira zer egin aztertuko dutela azaldu du: “Aljeriarren laguntzari esker ez dute ordaintzen, etorkizunean nola ordainduko duten aztertzen ari gara”.

Aldaketak iristen ari diren arren, garbi dute egunen batean irten ahal izateko daudela bertan. Hori diote gazte gehienek behintzat. Lekuko zaharrenak dira duda gehien dituztenak, gerraren momentu gogorrenak eta erbestea bizi izan dituztenak. 

Onura edo kalte

Batzuk aurrerapen teknologikoetan ez dute onura besterik ikusten, efektu politikorik egon daitekeenik baztertuz. 2015eko urrian jasaniko euriteak eragin zizkieten kalteak konpondu eta aurrera egiteko bide bezala ikusten dute.

Azman Hafad Tindoufeko errefuxiatu kanpamenduko wifi konexioa jartzen aritu da. Hala ere, beldur da etorkizunean izan ditzakeen ondorioez. Behin behineko kanpamendua behin betiko etxe bihur daitekeelakoan. 40 urte daramatza sahararren kausan lanean, marokoarrek kanporatu zituztenetik. “Inbasio bategatik etorri nintzen, ez geratzeko”, dio.

Gazte askok inoiz ezagutu ez duten herrialdea defendatzen jarraitzen dute. 31 urte dituen Dahdak garbi du bere ikuspuntua: “Ez dut hemen geratu nahi izango aire girotua dudalako. Hobe bizi dezaket, baina armak hartzeko esaten badidate hor joango naiz. Autodeterminazioa behar dugu, herri sahararraren independentzia eta askatasuna nahi ditugu”.

Gazte gehienek ideia bera dute buruan, “erresistentzia” ikusten dute beraien borrokatzeko era eta asko armak hartzeko prest daude horretarako, aire girotuak eta wifiak hobe biziarazten dien arren. Askok bidaiatu dute Europa edo Ameriketara, baina etxerako bidea hartu ere bai, diotenez “aberririk gabeko herritar bat ez delako inor”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aljeria
Suteek 43 hildako eragin dituzte Mediterraneo inguruko herrialdetan

Tenperatura altuek eta lur eremu lehorrek eragin dituzte suteak asteartean. Ondorengo herrialdeak izan dira kaltetuenak: Kroazia, Aljeria, Tunisia, Siria, Italia, Grezia eta Frantzia. Azken orduetan, Portugalen eta Kanariar Uhartean ere zabaldu dira suteak.


Hego Euskal Herrira iritsi behar ziren ume sahararrak ez dira iritsi

Arazo burokratikoengatik ezin izan zuten ekainaren 28an iritsi eta oraindik ere ez dakite noiz iritsiko diren. Oporrak Bakean programaren baitan, berez bi hilabete pasa behar dituzte haur sahararrek Euskal Herriko hainbat lekutan.


Aljeriaren hausturak dantzan jarriko du Espainiako gas hornidura

Aljeriak Espainiarekin duen adiskidetasun ituna bertan behera utzi du eta horrek nabarmen eragingo die bien arteko harreman komertzialei. Gasa da Espainiak handik gehien esportatzen duen produktua.


PODCAST 2x7 | Frantziaren poliziak aljeriarrak hil eta Sena ibaira jaurtiki zituen egun beltza

Hirurogei urte pasa dira Parisen gertaturiko sarraskiaz geroztik. 20.000 eta 40.000 aljeriar artean atera ziren karrikara, modu baketsuan, Frantziaren kolonia zen Aljeriaren independentzia aldarrikatzeko eta aljeriarrei bideraturiko etxeratze-aginduaren bukaera galdetzeko... [+]


1961eko urriak 17: Frantziaren poliziak aljeriarrak hil eta Sena ibaira jaurtiki zituen egun beltza

Hirurogei urte pasa dira Parisen gertaturiko sarraskiaz geroztik. 20.000 eta 40.000 aljeriar artean atera ziren karrikara, modu baketsuan, Frantziaren kolonia zen Aljeriaren independentzia aldarrikatzeko eta aljeriarrei bideraturiko etxeratze-aginduaren bukaera galdetzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude