Euskal Herriko Atlas Etnografikoa, sarean

  • Euskal Herriko Atlas Etnografikoa, 20. mendean Jose Migel Barandiaranek abiatutako lana, euskarri digitalean online kontsultatu daiteke dagoeneko. 100 ikertzaile baino gehiagok batez beste 70 herritan egindako inkestetan oinarritzen da atlasa. atlasetnografico.labayru.eus helbidean dago baliabide inportante hau.

Argazkia: Euskal Herriko Atlas Etnografikoa
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko martxoaren 04an - 08:29

Zortzi liburu prestatu ziren bere garaian, Etniker Euskalerria Taldearen zuzendaritzapean, eta horiexek dira orain kontsulta daitezkeenak online:

  • Etxea eta Familia
  • Elikadura
  • Haur jolasak
  • Medikuntza
  • Jaiotzatik ezkontzara
  • Heriotza ohikuneak
  • Abeltzaintza
  • Nekazaritza

Labayru Fundazioak eta Etniker Euskalerria Taldeek Petronorren laguntzarekin digitalizatutako egitasmoa da.

Astelehenean aurkeztu zen lana ofizialki.  Igone Etxebarria Labayru Fundazioaren zuzendariak honela aurkeztu zuen egindakoa: "Lanaren oinarria euskaldunon bizimoduaren deskribapena egitea da, bizimodu horretako arlo gutziak kontuan hartuta".  1970eko hamarkadan gizarteak aldaketa handia bizi zuela eta, bizimoduaren aldaketak jasotzea premiazkoago ikusi zen. Horrela, Jose Miguel de Barandiaranek abiatu zuen egitasmoa eta lanaren gauzatzea Etniker taldeek osatu zuten, Ander Manterolak eta Gurutze Arregik gidatuta

Aurkezpenean argitu zutenez, liburukiak gazteleraz daude baina bertsio digitalerako euskarara, ingelesera eta frantsesera itzuli dira hitzaurreak. 

Kontsultatu eta erabili https://atlasetnografico.labayru.eus  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Otziren tatuaje modernoak

1991n Alpeetan Ötziren gorpua aurkitu zutenetik, egoera oso onean kontserbatutako 5.000 urteko arrastoak ikerketa asko egiteko erabili dituzte. Hasieratik arreta eman zuten azalean zeuzkan 61 tatuajeek. Adituek uste zuten tatuaje horiek azalean ebaki txikiak eginda eta,... [+]


Sabbatai Zevi mesiasaren irakaspenak

Esmirna (Turkia), 1647. Sabbatai Zevi rabinoak (1626-1676) bere burua mesias izendatu zuen. Autoizendatze horrek ez zuen une horretan oihartzunik izan. 1651n Esmirnatik egotzi zuten eta hainbat urtetan Grezian, Trazian, Palestinan eta Egipton ibili zen, noraezean. Baina 1665an... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


2024-04-17 | dantzan.eus
Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]


Eguneraketa berriak daude