Euskal Herriko 25 ardo ekologiko edan eta erosi ahalko dira Donostiako Kaxildan

  • Kaxilda eta Biba Ardoak kooperatibek elkarlanean martxan jarri duten ekimena aurkeztu dute abenduaren 15ean. Amarako liburu denda eta jatetxea aurrerantzean Euskal Herriko ardo ekologikoen ardandegi ere izango da eta "ardo kultura berria" sustatzeko ekimenak antolatuko ditu.


2020ko abenduaren 16an - 12:06
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Aurkezpenean ideia hauek nabarmendu dituzte Biba Ardoakeko koordinatzaile Arturo Villanuevak, Luisja Oregi mahastizainak eta Kaxilda Jatetxe eta Liburudendako kide Josean Arriolak eta Esteban Zamorak:

Krisi garaiotan ekonomia sozial eraldatzaileko bi proiektu hauek indarrak batu eta elikadura burujabetzaren bidea elkarrekin jorratzea eta sakontzea erabaki dute, interkooperazioa eta erresilientzia eraikiz. Horrela Kaxilda mahastizain eta ardozaleentzat topagune berria izatea nahiko lukete.

"Ardo kultura berria" sustatzea helburu

Ardandegiaren sorrerarekin landa eremua eta hiriaren arteko lotura berrosatzen lagundu nahi dute mahastizainen lana ikusgarritasuna eta balorea emanez. Elkarrekin "ardo kultura berria, bizia, osasungarria eta herrikoia" bultzatu nahi dute, egoerak ahalbidetzen duenean ardo kultura berriaren inguruko egitarauen bidez: topaketak, liburuak, dastaketak, hitzaldiak, afariak...

Euskal Herriko 25 ardo ekologiko aukeran

Aurrerantzean Kaxildan Euskal Herriko 25 ardo ekologiko erosi ahalko dira etxera eramateko. Eta hurrengo asteetan jatetxearen barran eta kartan ardo hauen eskaintza zabala eskainiko dute.

Artikulu honetan azaldua du Garazi Zabaletak Biba Ardoak egitasmoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ardoa
2025eko apirilaren 2
Resako aztarnategia Andosillan
Ebroko muga zaharraren lorratzetan

2022ko urriaren 26
Esti Besa (Ardogilea)
"Inbertsio taldeak lurra erosten ari dira"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!