1991tik indarrean zen su etena apurtu du Marokok eta gerra hotsak heldu dira Mendebaldeko Saharara. 2017tik hona Oñatin bizi dira Sidi Mohamed Embarec (23 urte) eta Malaini Emabrec (20 urte) anaia sahararrak, haien herriko egoeraz hitz egiteko elkartu gara.
Embarec familiatik aita izan zen lehena Euskal Herrira etortzen, ama geroago. Malainik, dagoeneko hiru urte daramatza Euskal Herrian. Urtebete geroago anaia etorri zen, Sidi. Orain, bi gurasoak eta anaiak Oñatin bizi dira, baina senide asko oraindik Aljerreko Tindufeko errefuxatu sahararren kanpamentuetan bizi da.
45 urte daramatza saharar askok herritik kanpo. Aljeriako kanpalekuetan bizi diren bi millioi errefuxiatuen gehiengoak ez du bestelako bizitzarik ezagutu. Urte asko zain beren lurraldera itzultzeko irtenbidearen zain. Embarec anaiak ere, kanpamentuetan jaiotako belaunaldikoa dira. “Zaila da bizitza Tindufen, zure herrialdea 500 kilometrotara besterik ez dagoela jakinda. Gutxienekoa ere ez daukazu, ur edangarririk ez da, lurrez egindako etxeak dira gehienak eta udan 50 gradutako tenperatura”, aitortzen du Malainik.
2.000 kilometro baino gehiagoko luzera duen harresi batek banatzen du iparraldetik hegoaldera Mendebaldeko Sahara. Harresiaren mendebaldera Marokok okupatutako lurraldea. Ekialdekoa, berriz, Polisarioak askatutako lurraldeak. Laupabost kilometrotik behin konpainia militar eta radar bana dago. Barnealdera, berriz, minaz jositako eremua da. “Marokok okupatuta dituen lurraldeetan dago Saharako herriaren eta lurraldearen aberastasuna: arrantza, mineralak, fosfatoa… beste guztia basamortua da. Espainia jakinaren gainean zegoen zatiketa hori egin zuenean”, dio Sidik.
“Okupatutako lurretan bizi diren familien etxeetan sartzen dira Marokoko soldaduak emakumeak jipoitzen dituzte eta etxeko gazteenak eramaten dituzte, inongo arrazoirik gabe. Marokoko armadak lurralde okupatuetara eraman ditu marokoar asko, inoiz, erreferendum bat balego, ezetz bozkatzeko”, azpimarratu du Malainik.
“Beharra badago itzuliko gara”
Derrigorrezko ikasketak amaitu eta etorkizun hobearen bila etorri ziren Euskal Herrira Embarech-tarrak: “Etxekoak urrun izateak bultzatu gintuen hona etortzeko pausua ematera”. Orduan ez zekiten ea Saharara inoiz itzuliko ote ziren, baina orain, ordea “beharra badago, itzuli egingo gara, herriarengatik borrokatu behar da, gure ondoren datozenek askatasunaz gozatu dezaten”, dio Malainik.
“Gu hemendik ari gara borrokan, mobilizazioak eta elkarrizketak egiten ditugu, Euskal herriari erakusten diogu gure herria jasaten ari dena”, dio Sidi. Gerran emakumeen rolaz galdetuta, "lagundu" egiten dutela dio Malainik: "emakumeek ahotsa erabiliz egiten dute borroka. Hemengo hedabideetan oihartzuna ematen diete gure herriaren egoerari. Emakume asko dago prest Saharara itzultzeko, behar denean laguntzeko, janariak, jantziak eta sendagaiak prest izateko”.
Euskal Herriari
“Euskal herriak beti babestu izan du Saharako herria, ikustea besterik ez dago azken asteetan erakutsi duen babesa, mobilizazio eta protestetan” esaten du Sidik. Eusko Jaurlaritzari eskatzen diote babesa ematen jarraitzea, Mendebaldeko Sahararen alde mobilizatzea, eta Espainiako Gobernuarekin akordio batera iritsi ahal izateko lan egitea. Eta beharra balego, “borroka egitera joango garenoi Saharara heltzeko bidea erraztea”.
Harea-erloju baten bidez irudikatu ohi da denboraren joana. Ospatu berri dugu Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoak 49 urte bete dituela iragan den otsailaren 27an. Urte hauetan guztietan, harearen pisuak ez du oraino estali Saharako populuaren askatasun-nahia eta... [+]
Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.
Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.
Argazkilariaren lanari soraio,... [+]
Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren batzordeak Munduko Medikuak erakundearen eskaera onetsi du, PSNk aurka bozkatu duen arren. Irailean zehar 40 bat lagunek Mendebaldeko Saharatik Madrilera bidaiatu zuten nazioarteko babes eske eta dagoeneko haietatik hamasei... [+]
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Marokoko Mohamed VI erregeari gutuna bidali dio babesa adierazteko.
Ostiral arratsaldean deportatu behar zuten, baina hegaldiaren komandanteak ez zuen sahararraren bidaia ahalbidetu, hegaldia segurua ez zela izango argudiatu zuelako, EFEk jaso duenez. Bilboko Guardia Epaitegiak larunbat goizaldean gaztearen “askatasun-gabezia... [+]
Ostiral arratsaldeko 15:00etan deportatuko dute Bilbotik Tangerrera doan hegaldi batean, EITBk informatu duenez. Espainiako Auzitegi Nazionalaren arabera, “gaur egun ez dago demandatzailearen bizitzarako edo osotasun fisikorako berehalako arrisku edo arrisku... [+]
Gizona Marokotik zetorren hegaldi batetik iritsi zen eta asiloa eskatu zuen, jazarritako ekintzaile politikoa zelako. Ukatu egin zioten eta gaur deportatu behar zuten, baina atzeratu egin dute. Abokatuek Auzitegi Nazionalaren aurrean aurkezturiko “erreguzko... [+]
Arnas luzeko kazetaritza maite du Kristina Berasainek. Kazetaritza pausatua. Haimaz haima ibili da sahararrekin hizketan, kontakizunak eta testigantzak bilduz, gero horiek guztiak liburu eder batean harilkatzeko. Pasioz eta pazientziaz, ia 50 urte erresistentzian daraman saharar... [+]
Sahara, herri bat erresistentzian liburua argitaratu du Kristina Berasainek. Urte luzez jarraitu du Mendebaldeko Saharako gatazka, 2005ean BERRIA egunkariko kazetari gisa lurralde okupatuetara lehen aldiz bidaia egin zuenetik.
Mendebaldeko Sahararen alde egingo dute kontzertua hilaren 22an, Kursaalean. Bertan izango dira Oreka TX, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, edo Minatu Embarek, Nayat Hosseinek eta Hayuh Ramsik artista sahararrak, besteak beste. Sahararrak gerran daudela ez dela ahaztu... [+]
Mendebaldeko Saharako Smara hirian urriaren 29an jaurtigaiekin izandako eraso ezezagun batek gorenean jarri du Fronte Polisarioaren eta Marokoko armadaren arteko gerra. Gaza bezala, harresi luze batez inguratuta dago herrialde osoa, eta Israelek palestinarrekin egin bezala,... [+]
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak gutun bat bidali dio Marokoko Mohamed VI.a erregeari, "harremanak sendotzeko" pausoa emateko. Astelehenean baieztatu du asmoa dutela okupatutako Mendebaldeko Saharako Dakhla hirian kontsulatua irekitzeko.
Espainiako Kanpo Arazoetarako ministroak ukatu egin du Espainia Mendebaldeko Sahararen potentzia administratzailea dela. Baina bada.
Urteetan, Espainiak Sahararen gaian neutrala zela zioen, nahiz eta gezurra izan: partziala zen, oso. Marokoren alde. Palestinako Aginte... [+]