Euskal Herri osoko Herri Harresia nola sortu aztertu dute Konpromiso Egunean

  • Makro-epaiketen salaketatik eskubide zibil eta politikoen defentsara salto egitera bidean, mugimendua nola indartu eta nola koordinatu aztertu dute Eleak mugimenduak eta Libre dinamikak asteburu honetako Konpromiso egunean.


2015eko apirilaren 13an - 10:29
Argazkia: AskeGunea

Larunbat goizean Eleak mugimenduaren eta Libre dinamikaren baitan sortutako herri eta auzoetako taldeak nola antolatu eta indartu eztabaidatu dute.

Urraketa orori erantzuna emanen dion Euskal Herri osoko Herri Harresia osatzea jarri dute helburutzat: “Defentsa edo erresistentzia ikuspuntu batetik borroka ideologikorako jauzia egitea lortu behar dugu”. Horretaz hausnartzeko eztabaida prozesua abiarazi dutela jakinarazi dute: “Gure helburua masa kritikoa gorpuztea izan behar da”.

Antolakuntzari dagokionez, herrietako dinamikak mugimenduaren “bihotza” diren bezala, borroka “eraginkorra” izateko ez ote den behar indarrak “batu eta koordinatuko” dituen gune bat eztabaidatzen ari dira. Gune hori Eleak izan litekeela adierazi dute.

Arratsaldean manifestazioa egin dute “Desobedientziaz libre, epaiketa politikorik ez” lelopean. Epaiketa politikoen amaiera eskatzen duten oihuen artean manifestazioak Donostiako karrikak laranjaz blaitu ditu.

Txerra Bolinaga Eleakeko kideak mugimendua indartu eta koordinatzeko garaia ez ezik, makro-epaiketen aurka aritzetik eskubide zibil eta politikoen defentsara salto egiteko garaia dela nabarmendu du. Era berean ate joka dauden auziei adi egoteko deia egin du.

“Desobedientzia, elkartasunetik konpromisora" dokumentala ere aurkeztu dute. Eskubide zibil eta politikoen aldeko mugimendua ikusarazi eta ikus-entzunezkoa eztabaidarako tresna izatea nahi dute. Horretarako dokumentala herri eta auzoetan proiektatzeko asmoa dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri harresiak
Hamar urte bete dira Ondarroan zubi harresia eraiki zenetik

"Kartzelak husteko garaia" zela argudiatuta, Urtza Alkorta ondarrutarraren atxiloketa saihesteko zubi harresia eraiki zen Ondarroan 2013ko maiatzaren 10ean. Lau egunetan, Ondarroatik egindako aldarriak Euskal Herriko mugak gainditu zituen.


2019-04-08 | ARGIA
Espetxetik irten da Ekaitz Ezkerra, Donostiako herri harresiko azken presoa

Igandean, apirilak 7, espetxetik irten da Ekaitz Ezkerra preso politiko donostiarra, sei urteko espetxe zigorra bete ostean. 2013ko apirilaren 30ean atxilotu zuten Ezkerra, Donostiako Askegunean, Segiko kide izatea leporatuta. Orduan atxilotu eta espetxeratutakoetatik Ezkerra... [+]


2018-10-01 | ARGIA
Seven young Basques illegally sent to prison

They were arrested in 2015 after being accused by the Ertzaintza (Basque police) of being members of pro-independence organization Segi. The Spanish Constitutional Court has now declared the order for arrest and imprisonment invalid and “against the law and rights”.


2018-09-26 | ARGIA
Zazpi gazteren atxilotze eta espetxeratzea "legez kontrakoa" izan zela ebatzi du Konstituzionalak

2015ean atxilotu zituen Ertzaintzak Segikoak izatea leporatuta Espainiako Auzitegi Nazionalak epaitutako zazpi lagun, horietatik hiru Gasteizen egindako “herri harresian”. Defentsak Auzitegi Gorenean jarrita zuen helegitea aintzat hartu eta gazteak kartzelaratzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude