Euskal gatazkaren irtenbideaz dokumentala sarean ikusgai: Pluja Seca

  • Pluja Seca (Euri Lehorra) dokumentala euskaraz estreinatu da. Doan ikus daiteke Dokumentalak.com helbidean. TV3 telebista kataluniarrak eta Baleukok egin dute filma. Orain arte ez da lan hau euskaraz ikusterik izan, eta ARGIAk euskaratu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.


2012ko maiatzaren 18an - 07:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Dokumental honetan azaltzen da zenbait bitartekarik Hegoafrika eta Irlanda Iparraldeko bake prozesuetan egindako lana. Nazioarte mailan eta bakegintzan esperientzia eta izen handiko jendea agertzen da dokumentalean, Euskal Herriko eragile politikoekin batera: John Hume, William de Klerk, Alec Reid, Roelf Meyer, Brian Currin, Harold Good, Jonathan Powell, Alex Maskey, Peter Robinson, Pierre Hazan, Denish Haughey, Charles Villavicencio, Brandon Hamber, Mohammed Baba, Aubrey Lekwane, Paula Leyden, Juan Jose Ibarretxe, Rufi Etxeberria, Leopoldo Barreda, José Antonio Pastor, Jone Goirizelaia eta Paul Rios.

Euskal gatazkaz eta honen konponbideaz duten iritzia azaltzen dute aurretik aipatu eragileek.

ARGIA.com-ek ia hiru urte daramatza sarean Euskal Herriko eta euskal intereseko dokumentalak zintzilikatzen. Dokumentalak.com domeinutik zuzenean sar daiteke erabiltzailea eta ostiralero lan berri bat topatuko du. Guztira 74 lan ezberdin daude ikusgai, denak euskaraz edo euskarazko azpidatziekin.


Juan Jose Ibarretxe kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...