Ibarretxek esperantza du noizbait NBEan aitortza eskatuko duela lehendakari batek

  • Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakari ohiak Euskal Herria Nazio Batuen Erakundean (NBE) sartzeko desioa azaldu zuen atzo New Yorken, NBEren Batzar Nagusien egoitzan emandako hitzaldian. "Esperantza dut, etorkizun ez oso urrunean, nire herriko lehendakari bat hona etorri eta nire herria NBEn sartzeko eskatuko duela. Errespetua eskatzen dut. Giza Eskubideentzako errespetua, munduko herrientzako errespetua".


2011ko urriaren 7an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57
Juan Jose Ibarretxe.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Saharar herriarekiko elkartasun taldeek (CEAS) gonbidatuta mintzatu zen New Yorken Ibarretxe. NBEren 1988ko ebazpena –"saharar herriari autodeterminazio eta independentzia eskubideak onartzen zaizkio"– errespeta dadin eskatu zuen, baita duela 20 urte aurreikusitako erreferenduma berraktibatzeko ere: "Ez Marokok, ez zuek [NBE] ez dakizue saharar herriak zer nahi duen, autonomia ala independentzia, ez baitiegu galdetu".


Juan Jose Ibarretxe kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...