Autodeterminazioaren aldeko gehiengoa biltzeko, elkarlanerako deia egin du Ibarretxek

  • Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakari ohiak hitzaldia eman zuen atzo Donostiako Miramar jauregian, EHUko Udako Ikastaroen baitan. "Euskal Herria: errealitatea eta utopia" izeneko ikastaroan hartu zuen parte, "Orain bai... egia bihur daitezken utopiak" izeneko txostenarekin. Brian Currin abokatu hegoafrikarrak ere hartu zuen parte ikastaroan. Hona Ibarretxeren mintzaldiko hainbat pasarte:


2011ko uztailaren 12an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21
Juan Jose Ibarretxe, Udako ikastaroetan hitzaldia ematen
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Autodeterminazioa lortze bidean, "proposamen demokratiko baten pean gehiengo sozial garrantzitsu bat baldin badaukagu" ez dugula  oztoporik aurkituko esan zuen Ibarretxek. Aukera paregabe baten aurrean gaudela, eta elkarlanerako deia egin zuen, gehiengo batengana iritsi ahal izateko proiektu bateratu bat egitea proposatuz.

Normalizazio politikoaren prozesuari dagokionez, kontu honetan aurrera egingo bada egun daukagun negoziazio kontzeptua (ETA-Espainiako Gobernua) aldatu beharko dela azpimarratu zuen. "Etorkizunean negoziazioak euskal alderdien artean egin behar dira, indarkeria eta gatazka politikoa ongi bereiztuz".

Erabakitzeko eskubideaz ere mintzatu zen lehendakari ohia, eta borroka armatuaren amaiera, biktima guztiei babesa ematea eta "giza eskubide guztiak hiritar guztiei" aitortzea beharrezko baldintza jo zituen.

Entzuleen galderei erantzunez, Espainiako Justiziaz mintzatu zen. Gaur egun, auzitegietan politika "infiltratuta" dagoela gaitzetsi zuen. "Espainiako lege gorena Konstituzioa da, baina bere interpretazioa PPk eta PSOEk aukeratutako epaileen eskuetan dago".

Bestalde, PP Espainiako Gobernura iritsiz gero Bildu ilegalizatzeko arriskuaz galdeginda, zera adierazi zuen: "PPk hauteskundeak irabazten baditu bake prozesua interesatuko zaio".

Azkenik, entzuleren batek politikara itzuli zedila eskatu zionean, ezezkoa berretsi zuen Ibarretxek.


Juan Jose Ibarretxe kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...