Juan Jose Ibarretxek "Ziklo aldaketa" izeneko artikulua idatzi du Deian. Egungo Europaren analisi ekonomikoa egin du, ondoren Espainiako Estatuaz hitz egiteko, iraila erreskatearen hilabetea dela baieztatuz. Euskal Herriko egoera politikoaz eta hauteskundeen aurreratzeaz ere idatzi du Ibarretxek. Ziklo aldaketa baten aurrean gaude bere ustez. Zenbait pasarte hautatu eta euskaratu ditugu.
"Udaren hasierak eta 2012aren bigarren erdiak baieztatu zigun urte hau 'horribilis' izango dela berriz ere. Adierazle gutxik bultzatzen dute baikortasuna".
(…)
"Ekonomiako Nobel saridun Krugmanek dioen bezala, Espainia ezer erabakitzen ez duen puntu batera heldu da, eta bere erreskatea, salbazioa eta etorkizuna besteen esku dago. (...) Desastre hutsa da, eta ekonomia espainiarrak atzerrian duen erabateko sinesgarritasun faltak ez du batere laguntzen. (...) Merkatuek eta analistek egintzat ematen dute: iraila erreskate espainiarraren hilabetea izango da”.
(...)
"Ez da harritzekoa euskal eta katalan nazioetan serio eta fundamentuz planteatzen hasi izana, Espainiako Estatuaren parte izateagatik ordaintzen ari garen prezio zorrotza. Eta ez bakarrik alderdi nazionalek, baita jende eta jatorri sozialeko kolektibo askok ere. Aldi berean, Europan geure proiektu propioa edukitzea gero eta positiboago baloratzen da".
(...)
"Hauteskundeak urriaren 21 aurreratuko direla iragarri du abuztuak gure herrian. (...) Egungo Eusko Jaurlaritza gehiengo sozial eta politikoari bizkar emanez sortu zen eta horrela amaitu da. Hori bai, Lopez lehendakariak lehenago bere buruari aitortu dio, zer eta, ETAren amaieraren arrakasta, AEBetara bidaian harrapatu zuena ezustean. Bake prozesua gidatzeari uko egin zion, nahiz eta bere alderdikide Jesus Egigurenek publikoki gida zezan eskatu”.
(...)
"Nahiz eta uste orokorra izan Euskadi Espainia baino hobeto dagoela, eta hala da, egoerak ez du baikortasunik bultzatzen. Langabeziak ez dio hazteari utzi, eta jada %12,1ean dago (Lopezen gobernua %8,1ekin hasi zen 2009an). Ez dago gasturik inbertsio produktiboan eta enpresak suspertzeko laguntzak ez dira ongi erabili. Hori bai, Eusko Jaurlaritzak zortzi aldiz biderkatu du autogobernuaren 30 urteotako zorra (...) baina inork ez daki hau non dagoen ere".
(...)
"Bitartean, Lopezen Gobernuak 'Euskadin ez dira Rajoyren murrizketak aplikatzen' leloarekin darrai, alderdi sozialistarentzat PPrekin hitzarmena egin izanak eragiten dion 'hauteskunde zama' gainetik kentzen saiatuz. Hala ere, Basagoitik behin eta berriz gogoratzen duenez, beraiek izan ziren Lehendakaritzara eraman zutenak".
(...)
"Gure herrian ziklo aldaketaren aurrean gaude. Horretaz ez dago dudarik. Egia da alderdi sozialistaren eta alderdi popularraren arteko hitzarmenak herentzia pozoitua uzten diela Euskadi gobernatu beharko duten hurrengoei, baina ETAren biolentziaren mehatxurik gabe egin ahal izango dugu eta alderdi guztiak lehian. Horrez gain, hazten doan konbentzimentu sozial, politiko eta ekonomiko indartsua dago Euskadin eta mundu osoan: nortasuna defendatzea, gure kasuan euskal nortasuna, ez dago soilik nazio baten ideiaren atzean bakarrik (...), horrekin batera doaz gure garapen ekonomiko eta soziala, modu banaezinean. Horixe izango da gure ziklo berriko eztabaidaren oinarria. Liluragarria”.
Iturria: Cambio de Ciclo, Deian.
2004an Ertzaintzak "antiterrorismoari buruzko formakuntza" jaso zuen AEBetako funtzionarioen eskutik, AEBetako Estatu Departamentuak desklasifikatu duen dokumentu batean agertzen denez. José María Aznarren gobernuak AEBetako nazioarteko politikei eta... [+]
Artur Mas eta Juan Jose Ibarretxe. Bi lehendakari, bi ibilbide, amets bat: herrien erabaki eskubidea. Kataluniakoa nola doan azaldu zuen Masek, hemengorako bere klabeak Ibarretxek. Eta atzoko Kursaalen Joxe Elorrietaren izpiritua falta zen.
Kataluniako prozesua eta erabakitzeko eskubidea hizpide izango dute gaur arratsaldean Juan Jose Ibarretxe lehendakariak eta Artur Mas Kataluniako presidenteak Donostiako Kursaalen. Hitzaldiaren leku guzti beteta dagoenez, 19:00etatik aurrera zuzenean jarraitzeko aukera izango da... [+]
2004KO ABENDUAREN 30a, Eusko Legebiltzarrak Ibarretxe Plana onartu zuen Batasunaren ezinbesteko hiru botorekin –hiru alde hiru aurka–, honek aurreko aste eta hilabeteetan planaren aurkako jarrera argia erakutsi zuen arren. Ezustekoa tamainakoa izan zen euskal... [+]
Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakari ohia, Gemma Zabaleta PSEko kide eta Gizarte Politiketarako sailburu ohia, eta Floren Aoiz Sorturen Iratzar Fundazioko zuzendaria bildu ditu Gure Esku Dago ekimenak Bilbon antolatutako mahai-inguruak. Erabakitzeko eskubidearen alde agertu... [+]
Hego Euskal Herriak denboran zehar eutsi duen eskumen historikorik funtsezkoenak zerga eskumenak eta ondoriozko ahalmen ekonomikoak dira.
Pluja Seca (Euri Lehorra) dokumentala euskaraz estreinatu da. Doan ikus daiteke Dokumentalak.com helbidean. TV3 telebista kataluniarrak eta Baleukok egin dute filma. Orain arte ez da lan hau euskaraz ikusterik izan, eta ARGIAk euskaratu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren... [+]
Pluja seca (Euri lehorra) dokumentala euskaratu du ARGIAk eta ostiral honetan, hilak 18, estreinatuko du dokumentalen kanalean. Zenbait bitartekarik Hegoafrika eta Irlanda Iparraldeko bake prozesuetan egindako lana aurkezten digu TV3 telebista kataluniarrak eta Baleukok... [+]
Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakari ohiak Euskal Herria Nazio Batuen Erakundean (NBE) sartzeko desioa azaldu zuen atzo New Yorken, NBEren Batzar Nagusien egoitzan emandako hitzaldian. "Esperantza dut, etorkizun ez oso urrunean, nire herriko lehendakari bat hona... [+]
Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakari ohiak hitzaldia eman zuen atzo Donostiako Miramar jauregian, EHUko Udako Ikastaroen baitan. "Euskal Herria: errealitatea eta utopia" izeneko ikastaroan hartu zuen parte, "Orain bai... egia bihur daitezken utopiak"... [+]
Hemen Mungiako taxista ohia!
Eta aurretik marinela! Pertsona bakoitzak, mundura jaiotzean, bide bat dauka markatuta. Zelan helduko nintzen ni bestela heldu naizen lekura?
Markatutako bide bat? Ia-ia kartzelara sartu zintuzten eta!
Atarian egon nintzen. Txakur txikirik ez... [+]