Ostegunean prentsaurrekoa egin dute antolatzaileek Maiatzaren 3an Bizkaia Arena-BEC!en egingo den ekitaldiaren xehetasun gehiago aurkezteko. Ikuskizuna euskal herrian ezagunak diren hogei pertsona baino gehiagok parte hartuko dute eta 14.000 ikuslerentzat izango da.
Ikuskizuna "Maite zaitut!" esateko festa "erraldoia" izango da: musika, dantza, zirkoa, ikus-entzunezkoak eta beste hainbat arte diziplina uztartuko dituzte, pailazoek urteetan eskaini duten soinu-banda abiapuntu hartuta.
Maite Zaitut Kultur Elkartea izeneko erakundearen laguntzaz egingo da ekitaldia. Maite Zaitut Kultur Elkartea, espresuki ekitaldi hau aurrera ateratzeko elkartu den herritar talde bat da. Ikuskizunaren zuzendaritza artistikoaz Agurtzane Intxaurraga ari da arduratzen; gidoiarekin berriz, Ane Labaka bertsolaria ari da.
Oholtza gainean arituko diren pertsona ezagun guztien laguntzaz "abesti mitikoak" interpretatu eta dantzatuko dituztela adierazi dute. Horiek "belaunaldien arteko hari" izango baitira Pirritx, Porrotx eta Marimototsi eskainitako omenaldian.
Pailazoek azken 37 urteetan "sortutako emozioak gogoratzeko" eta "zenbat bihotzetan sartu diren ikus dezaten", "ia guztiok dugun txikitako argazkia" nikeremaitezaitut.eus-era bidaltzea eskatu dute antolatzaileek.
Nerea Godoy Maite Zaitut elkarteko kideak jakinarazi du "haurrekin bertaratzeko ere gune atsegin eta aproposa izango" dela eta "gauza dibertigarriak gertatuko" direla. Artisten izenak ere eman ditu Itziar Ituño, Lur Errekondo, Sua Enparantza, Gure Zirkuko kideak, Eñaut Elorrieta, Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Olatz Salvador, Kai Nakai, Aitor Gorosabel, Maialen Lujanbio, Go!azeneko lagunak, Tapia eta Leturia, Landarbaso abesbatza, Oinkari dantza taldea, Bonberenea Txaranga, Beñat Gaztelumendi, Yogurina Borova, La Pulga, Jon Maia, Gozategi, Igor Elortza, Nerea Urbizu, Beatriz Egizabal, Ines Osinaga, Amets Aranguren, Intza Alkain, Anabel Arraiza eta Bizipoza Elkartea nahiz inguruko erraldoiak.
Harmailetako sarreren erdiak saldu direla adierazi dute eta omenaldiaren parte izan nahi duenak nikeremaitezaitut.eus atarian sarrerak 15 eurotan erosteko aukera duela gogorazi dute.
Berritu ala hil. Hori esaten diogu geure buruari. Ariketetatik ariketa gabeko alera, narraziotik gertuago, metaforarik gabe, zuzenago. Orain? Orain gehiago behar dugu. Narrazioago, ezmetaforatuago, ariketagabeago.
Pertsonaia bat sortuko dugu. Pertsona bat. Istorio batean... [+]
Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.
Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.
Alegoría del mal
Rat-zinger
Kasba Music, 2025
--------------------------------------------------------------
Apokalipsiaren aurreko garai ustel hauetan, non eskuin atzerakoienak lortu duen bere diskurtsoa erdian jartzea, erabat ezabatuta dagoen gizarte batean,... [+]
Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
Parranda dezente egindakoa naiz Kardaberazen –Hernanin izen hori zeukan kalean, alegia–, baina ez nuen asko espero festa egin ahalko nuenik inoiz Kardaberazekin: a ze dibertimendua 1761ean argitaratu zuen Euskararen berri onak. Idatzi zituen beste lan gehienak ez... [+]
Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]
Hondakinak etorkizuneko material berriak dira. Iragarki marketineroa izan daiteke, baina diseinu eta eraikuntzaren ikerketa munduan sormen bideak irekitzeko aukerak ekarriko ditu, dudarik gabe. Europako hondakinen legedia zorrotz jarriko dela iragartzean, nolabait ulertarazten... [+]
Aspaldi ez bezala hunkitu nintzen Bloñ lehen aldiz ikustean. Bizi osorako ahots bakarra entzun ahalko banu kantuan, zalantzarik gabe, Maia Iribarnerena litzateke. Obretan ari dira etxe barnean eta inguruko zuhaitzen itzalpean jarri ditugu aulkiak, parez pare. Mintzatu... [+]
Norbere gorputzaren gaineko erabakiez, estetika heteropatriarkalaren morrontzaz, kontraesanez eta musikaren industriaz solastatzeko baliatu dugu Arrigorriagako polemika: herri horretako jai batzordeak Vulkano orkestra festa-egitarautik kentzea erabaki du, ikuskizuneko... [+]
30 urte baino gehiago daramatza Zero Chou zinemagile taiwandarrak istorioak kameraren atzetik kontatzen, bai zinemarako, bai telebistarako. Aurten, Zinegoak jaialdiaren 22. edizioko ohorezko saria jaso du.