Tasa turistikoa aplikatzeko lehen urratsak ematen ari da Jaurlaritza

  • Estatu mailan tasa turistikoa erkidego gutxik jarri badute ere indarrean, mundu mailan dagoeneko 137 hiri turistikotan kobratzen dute zerga hori.


2023ko azaroaren 8an - 06:53
Europako hogei herrialdek aplikatzen dute tasa turistikoa // Argazkia: EITB
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Tasa turistikoa ostatu batean gaua igarotzen duen turistak ordaintzen duen zergari deitzen zaio, eta bildutako dirua “turismo jarduerak eta azpiegiturak hobetzera” bideratzen da, EITBren esanetan. Eusko Jaurlaritza aste honetan hasi da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan neurria aplikatzeko lehen urratsak ematen: zerga aztertuz eta horren erradiografia eginez. Munduko 137 hiritan aplikatzen da dagoeneko, eta laster Espainiako Estatuko hainbat erkidegotan ere egongo da indarrean.

Oraingoz, bi dira zerga turistikoa kobratzen duten autonomia erkidegoak: Katalunia (2012tik) eta Balearrak (2016tik). Baina beste erkidego batzuetan ere iragarri dute tasa turistikoa onartuko dutela: Valentzian 2024an sartuko da indarrean, eta EAEn bezala, Sevillan, Malagan eta Granadan ere zerga jartzea aztertzen ari dira.

Donostiako Udala “tasa turistikoa ezartzearen alde” dagoela adierazi du prentsa ohar bidez. Udaleko Turismo zinegotzi den Ernesto Gascok adierazi du azken urteotan Donostiak izan duen bisitari kopurua nabarmen hazi dela: “Zentzuduna da, beste turismo leku batzuetan gertatzen den bezala, tasa bat sortzea, hiriaren beraren onuragarri”.


Irakurri gehiago: Turismo masiboa Ekonomia Turismoa
Turismo masiboa kanalean gehiago
2026ko apirilaren 7
Barra warroak
Sex on the beach

2026ko martxoaren 11
Makillajea

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...