PP

Euskadiko PPk kongresua egingo du azaroan, eta Iturgaizek kargua utziko du

  • Sei urteko atzerapenaren ondoren, "kongresu demokratikoa" egingo du Euskadiko Alderdi Popularrak abendua heldu baino lehen. Laura Garrido eta Javier de Andrés dira hautagaiak.


2023ko urriaren 03an - 10:18
Azken eguneraketa: 13:08

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako militante popularrek azken sei urtetan ez dute haien alderdiaren zuzendaritza-egitura erabakitzerik izan. 2017an egin zuten azken kongresua, Alfonso Alonsoren hautagaitza berresteko, nahiz Alonso, ofizialki, Mariano Rajoy-ren aginduz jarri zen agintean, Euskadiko PPren zuzendaritza batzordeak ezohiko bilera batean. Ez da formula arraroa: Antonio Basagoiti eta Arantza Quiroga ere modu berean jarri zituzten agintean, eta handik urte gutxira kongresua egin, kolokazioa "demokratikoa" izan dela berresteko.

Madrilgo Genova kaleko hamahirugarrenean lurrikararik bada, errepikapenak heldu ohi dira lehendakaritza autonomikoetara. Alfonso Alonsoren ikuspegi foralista, Núñez Feijóo-ren estilokoa, gustatzen zitzaion Rajoy-ri. Ez, ordea, Pablo Casadori. Azken horren agintea oso zentralista izan da Rajoy-renarekin alderatuta. Casadok kendu zuen Alonso 2020an, eta hamabost urte itzalpean zeramatzan Carlos Iturgaiz-en figura berpiztu zuen.

Casadoren garaia amaituta, Iturgaiz-en lehendakaritza ere bukatzear egon daiteke. Núñez Feijóok esana du "kongresu demokratikoa" egin behar dela Euskadiko PPn, eta alderdiaren presidente autonomikoa hautatu –eta lehendakarigaia ere bai, figura bakarrean zentratu ohi direlako bi ardurak–.

Okerrik ezean udaberrian egingo dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, eta hori baino hilabete batzuk lehenago zuzendaritza-taldea berritu beharko du Euskadiko PPk.

Bi hautagaien artean

Hainbat komunikabideren arabera, Laura Garrido –egungo idazkari nagusia eta aurpegi ezaguna– eta Javier de Andrésen artean egongo da lehia. Azken hau, gaur egun, Espainiako Diputatuen Kongresuan legebiltzarkidea da, eta iraganean, Arabako PPren presidentea, Arabako Diputatu Nagusia –2011tik 2015era– eta Espainiako Gobernuaren ordezkaria izan da.

Iturgaizek ez du karguan jarraituko. Astearte honetan baieztatu du "erreleboa emateko momentua" iritsi dela.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: PP
PPk euskararen irakaskuntza presentziala ezabatu du Valentzian, EAEko hauteskunde kanpaina betean

Valentziako Hezkuntza Kontseilaritzak 16 hizkuntzetatik bederatzitan murrizketak jakinarazi dizkie Hizkuntza Eskola Ofizialei, eta euskal hizkuntza da okerren geratu dena.


Ertzaintzaren txosten sekretu baten arabera Aznarrek Espainiako Inteligentzia Zerbitzuari eskatu zion ETA M11ko atentatuei lotzeko

El Diario egunkari digitalak argitaratu du Ertzaintzaren txostena. Honela dio: “Espainiako Inteligentzia Zerbitzuak beraien Gasteizko langileak mobilizatu zituen ETA Al Qaedarekin lotu ahalko zuen informazio bila”. Dokumentuaren arabera, Italiako web orri bat... [+]


2023-11-13 | ARGIA
Milaka eskuindar eta ultraeskuindar bildu dira PPk eta Voxek deitutako protestetan

Pedro Sánchezen eta Amnistia Legearen aurka antolatu dituzte manifestazioak, “espainiarren berdintasuna” aldarrikatzeko. Hego Euskal Herriko jendetsuena Iruñekoa izan da: 6.000 elkartu dira. Bilbon gizon bat atxilotu dute eta beste hiru identifikatu.


Eguneraketa berriak daude