Europara iritsi nahi zuten 1.146 migratzaile hil dira itsasoan lehen seihilekoan, iaz halako bi


2021eko uztailaren 15ean - 09:02
Azken eguneraketa: 11:32
Argazkia: Espainiako Defentsa Ministerioa
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

2020an, epe berean 513 pertsona hil ziren, eta 2019an 674.

1.146 pertsona horietatik, 896 Mediterraneoa zeharkatzen ari zirela hil ziren; eta 250 Atlantikoan. IOMk gaineratu du Europara iristen ahaleginu den pertsona kopurua ere nabarmen handitu dela: 75.562 (iaz, epe berean, 47.825 zenbatu zituen).

Datu hotz horiek eskuetan, IOMko zuzendari nagusi Antonio Vitorinok gobernuei eskatu die heriotza kopurua murrizteko neurriak hartzeko, eta migratzaileak laguntzea helburu duten GKE-en itsasontziei oztoporik ez jartzeko. Ildo horretan, itsasoan erreskatatzen dituzten pertsonak leku seguruetara eraman behar direla dio IOM erakundeak, eta maiz ez dela halakorik gertatzen, besteak beste Libiara eramaten dituztelako, nahiz eta NBEk ez duen herrialde segurutzat hartzen, atxiloketa arbitrarioak, desgaertzeak edota tortura kasuak direla-eta, IOMren hitzetan.

 

 

Mediterraneo zeharkatzen saiatu direnak, eta saiakeran hildakoak, azken hiru urteetako lehen seihilekoetan.

 

 

 

 


Irakurri gehiago: Migrazioa Gizartea
Migrazioa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.