Europar Parlamentua, estatuek transgenikoak debekatu ahal izatearen aurka

  • Europako Batzordeak transgenikoak baimentzeari buruz egindako proposamenaren aurka bozkatu du Europako Parlamentuak, Estrasburgon egindako osoko bilkuran. Batzordearen proposamenaren arabera, estatu bakoitzak aukera edukiko luke bere lurraldean genetikoki eraldatutako organismo (GEO) jakin baten salmenta eta erabilera debekatzeko edo mugatzeko, nahiz eta Europar Batasunean baimenduta egon.


2015eko urriaren 29an - 10:05
Estrasburgoko hemizikloa (Arg.: www.wikiwand.com).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Parlamentuko Ingurumen Batzordeko presidenteak, Giovanni la Via popularrak, honela defendatu du parlamentari gehienek hartutako jarrera: “[Europar Batasuneko] Estatu kideen arteko hesiak berriz ezartzea atzerapausoa litzateke aduana-batasunarekiko eta merkatu bakarrarekiko. EB barruko mugak ezabatzeko hainbesteko ahalegina egin ostean, ez luke zentzurik”.

Honenbestez, Parlamentuak bestelako proposamena egin dezan eskatu dio Europako Batzordeari. Alta, Batzordeko Osasun eta Elikadura-Segurtasun komisarioak adierazi du ez duela proposamena baztertzeko asmorik. Orain, 28 estatuetako ministroek eztabaidatu beharko dute hartaz, Europako Kontseiluan.

Berdeen izenean, Bart Staes parlamentariak esan du premiazkoa dela GEOak baimentzeko sistema errotik aldatzea: “Ezin dugu [transgenikoak] baimentzen jarraitu akatsez betetako arrisku-ebaluazioak egonda eta EBko gobernu gehienak eta, are garrantzitsuago, herritar gehienak haien aurka egonda”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Transgenikoak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.