Europako Ikasle Foroa eginen dute otsailean, Euskal Herrian

  • Otsailaren 26, 27 eta 28rako Para Los Pueblos plataformak Europa mailako Forum To Fight ikasle foroa antolatu du Euskal Herrian. Salatu nahi dute Bolonia prozesuak hezkuntza publikoa pribatizatzeko ateak zabaldu dizkiela Europar Batasunari eta bertako kide diren estatuei. Horri aurre egiteko, Europako ikasleen ahotsa batzeko deia egin dute.


2015eko azaroaren 17an - 12:23

Ez da lehengo aldia Euskal Herrian Europa mailako ikasle foro bat egiten dena. 2006ean Bakaikun (Nafarroa) Europa osoko 15 bat ikasle antolakundetako ordezkariak elkartu ziren Bolonia prozesuaren kontra. Ikasle foro horren amaieran Bakaikuko Adierazpena atera eta nazioarteko foro eta protesta bateratuak antolatu zituzten.

Espainiako Estatuko nazioen ikasle antolakundea da Para los Pueblos, 11x12 mobilizazioen ondorioz 2012an sortua. Plataforma honen barruan Ikasle Abertzaleak, SEPC, Seira, Agir, Liga estudiantil galega, Yesca, Xunta estudiantil asturiana eta Sat juventud aurkitzen dira.

Ikusi Forum To Fight fororako deialdia:

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Unibertsitatea
EHUk harremanak hautsiko ditu Palestinako sarraskia gaitzesten ez duten Israelgo unibertsitateekin

EHUko Gobernu Kontseiluak adierazpena onartu du, Palestinaren alde eta Gazako sarraskiaren aurrean. Hainbat konpromiso hartu ditu, besteak beste, boluntariotza programa bat martxan jartzea, errefuxiatuen arreta zabaltzea eta giza eskubideen inguruko gogoeta sustatzea. Harreman... [+]


Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


2024-04-12 | Hiruka .eus
Itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgetan izan duen eragina aztertu dute

Azken lau hamarkadetan itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgen komunitateetan izan duen eragina aztertu du EHUko ikerketa-talde batek. Bizkaiko kostaldeko eremu batean sakonera-puntu desberdinak ikertu dituzte eta ikusi dute egituratzaileak diren afinitate hotzeko... [+]


Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


Eguneraketa berriak daude