Europako feministek mobilizazioak deitu dituzte Espainiako Abortuaren Legearen kontra

  • Europako hainbat talde feministak manifestazioak deitu dituzte Espainiako Abortuaren Legearen Erreformaren aurka. Hilaren 19an nazioarteko protesta egiteko asmoa dute, Parisen.


2014ko urtarrilaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Frantziako feministak, protesta batean. (Arg: eldiario.es)

Izan ere, Frantziako Estatuko taldeak gogor egiten ari dira Gallardonen egitasmoaren kontra. Jada protesta bat egin dute Nizan eta beste lau iragarri dituzte estatuko hainbat hiritan.

Urtarrilaren 19ko manifestazioa ez da segurua oraindik, baina litekeena da datozen egunetan berrestea.

Horrez gain, Frantziako Familia Plangintza Zentroak "hondamenezkotzat" jo du lege aldaketa eta "atzerapausoa" dela esan du. –Manifestua frantsesez eta gaztelaniaz irakur daiteke–.

Espainiako Estatuko Decidir nos hace libres (Erabakitzeak aske egiten gaitu) ugaltze eta sexu eskubideen aldeko plataformak mobilizazioa babestuko du, eginez gero.

Nazioartetik elkartasuna

Ez da Frantzia izango eskubide urraketari aurre eginez kalera aterako den bakarra. Europako herrialdeetako hainbat talderekin daude kontaktuan plataformako kideak, eta diotenez, Bruselan egingo dute ekintzaren bat.

Latinoamerikako makina bat talderekin ere bildu dira eta posible da han ere mobilizazioak zabaltzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abortu eskubidea
2024-03-12 | Euskal Irratiak
Jacqueline Idiart
"1970eko hamarkadan milioi bat emaztek abortatzen zuten Frantzian legez kanpo"

Abortuaren eskubidea Frantziako konstituzioan sartu da aste honetan. Baina abortatzeko eskubidea ez da gaur goizeko afera. Jadanik 1970. hamarkadaren hasieran mugimendu azkarrak izan ziren eskubide horren erdiesteko Ipar Euskal Herrian.


Frantziako Konstituzioak jasoko du "aborturako askatasuna bermatzea"

Senatuaren babesa jaso zuen joan den ostegunean, eta Kongresuak berretsi du astelehenean konstituzioaren aldaketa agintzen duen neurria. Frantzia da konstituzioan abortu eskubidea "bermatzen" duen munduko estatu bakarra.


"Aborturako askatasuna" konstituzioan jasotzearen alde bozkatu du Frantziako Senatuak

267 senatarik alde bozkatu dute eta 50ek kontra. Frantziako Legebiltzarrak eta Senatuak alde bozkaturik, bi ganberak biltzen dituen Kongresuaren bozketa eskas da: martxoaren 4an eginen da, eta printzipioz aldeko botoa gailendu beharko litzateke.


Espainiako Gotzainen Batzarraren aurka Donostian agertutako kartelak ikertzeko eskatu dute Abokatu Kristauek

Abokatu Kristauek "iraingarritzat" jo dituzte Donostian agertutako kartelak. Haien ustez, hiru delitu egin dituzte egileek: gorroto-delitua, erlijioen-sentimenduen aurkakoa eta egoera zibilaren usurpazioa. Ekintza anonimoa izan da, Askabide klinikaren ondoan jarritako... [+]


Elizaren pederastia kasuak salatzeko kartelak agertu dira Donostian

Espainiako Gotzainen Batzarraren izena daramaten kartelak agertu dira Askabide klinikaren ondoan: "Orain abortatzen baduzu, zer joko dugu larrutan hemendik 5 edo 6 urtetara?".


Eguneraketa berriak daude