Europar Batasunak %12 jaitsi du legatzaren arrantza kuota

  • 22 orduz negoziatzen egon ondoren, 2018ko arrantza kuotak finkatzeko akordioa lortu dute EBko 28 herrialdeetako buruzagiek. Hasiera batean Bruselaren asmoa legatzaren arrantza kuota %30 jaistea zen. Azkenean jaitsiera urriagoa izan da eta %12 izatea adostu dute.


2017ko abenduaren 13an - 09:55

Gehienezko Harrapaketa Kopuru Onargarriaren urteko kuota zehazterako orduan, Frantziako eta Espainiako ministroak izan dira Bruselak eginiko proposamenei kritika gehien egin dizkietenak: presioek balio izan dute eta %30 jaitsi ordez, %12 izango da 2018ko legatzaren arrantza kuota. Laugarren urtez jarraian jaitsi dute kuota hori eta “salbuespena” dela onartu dute.

Gainontzeko kuotei dagokienez, hasierako asmoei eutsi diote ministroek: %21 igoko dute txitxarroarena eta bere horretan mantenduko dituzte antxoa eta zapoaren arrantza kuotak.

Asteartean hasi ziren negoziatzen, eta ia 22 orduren ostean itxi dute ituna. Orotara, akordio “positiboa” dela adierazi du Espainiako arrantza ministroak. Gipuzkoako Kofradiako presidenteak, aldiz, akordioa “txarra” dela nabarmendu du.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrantza
Arrantzaleak haserre agertu dira arrantza debekuarekin

Bizkaiko Golkoko uretan arrantza debekatu dute hilabetez, izurdeak babesteko. Arrantzaleek prezioen igoera aurreikusi dute, eskaintzak behera egingo duelako. Talde ekologistak neurriaren alde agertu dira.


Bi arrantzale desagertu dira Ziburun, itsasontzi bat hondoratuta

Hiru arrantzaleetatik bi desagertuta daude, eta erreskatatu dutena Baionako ospitalean artatu dute, hipotermiak jota.


Arrantzale asko ezin bozkatu geratuko dira datozen hauteskundeetan ere

Bai hauteskunde egunean, bai posta bidez botoa eskatu ahal izateko epean itsasoan direlako, arrantzale asko ezin bozkatu geratzen dira hauteskundeetan. Telematikoki bozkatu ahal izan dezaten legea aldatu bitartean, oraingoan ere abstentzionisten zerrendan sartuko dituztela... [+]


Eguneraketa berriak daude