Estatu Islamiarrak lapurtutako petrolioa erosten du Europak, Errusiako Segurtasun Zerbitzuak salatu dutenez

  • Estatu Islamiarrak Sirian eta Iraken lapurtutako petrolioa erosten dute Europako zenbait herrialdek, Alexander Bortnikov Errusiako Segurtasun Zerbitzuko zuzendariaren hitzetan.


2014ko azaroaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Petrolioaren salmenta Estatu Islamiarraren finantzaketa bide nagusia dela esan du Bortnikovek (Argazkia: LibreRed).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Petrolioaren salmenta Estatu Islamiarraren finantzaketa bide nagusia dela esan du Bortnikovek Librered webguneak argitaratu duenez. Taldea gero eta independentzia finantzario handiagoa lortzen ari dela ere gaineratu du, herrialde arabiar eta europarren diruari eta armei esker.

“Pertsonen eta drogen salerosketa ere garrantzitsua da Estatu Islamiarraren finantzaketan”, adierazi du zuzendariak Kazakhstanen egindako Segurtasun Agentzien Kontseiluan.

AEBetako Inteligentzia Zerbitzuen arabera, Estatu Islamiarrak egunean hiru milioi dolar irabazten ditu jardun horien bidez.


Eguneraketa berriak daude