INPERIALISMOAK INDARRA ARRAZOI


2003ko otsailaren 09an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Toni Negrik «Inperioa» liburua argitaratu zuenetik eztabaida teoriko interesgarria ematen ari da zenbait zirkulutan. Niri asko gogoratzen dit, duela mende bat super-inperialismoaren inguruan piztu zuenarekin. Garai hartan ezkerreko teoriko batzuk zera zioten: kapitalismoak jadanik mundu izaera du eta beren frakzio nagusiek estatu guztietan dituzte interesak eta ez dute zergatik elkar mokoka ibili beharrik. Beraz, elkarren artean gerra egiteari utziko diote eta mundua ustiatzera mugatuko dira. Beste batzuk, alderantzizkoa gertatuko zela ohartarazi zuten. Eztabaida berehala argitu zen. Lehen Mundu Gerra hasi zen nork merkatu eremu handiagoak eskuratu nahian.

Negriren ustez, egungo kapitalismoak ez du kokapen konkreturik, ia ez du loturarik politikarekin (estatuekin), eta erakunde desberdinen arteko sare faktikoen bitartez funtzionatzen du. Hots, inperialismoa inperioa bihurtu da eta egun munduan agintzen duen sistema bakarra da. Eta ez dago lotuta inongo potentzia militar zehatz batez. Horren konklusioa litzateke, ezkerraren estrategiak ez duela boterea helburu izan behar; ezkerrak sistematik kanpo borrokatu beharko luke. Asko eta asko ez daude ados, jakina, baina etsaia, AEBak, begi bistan dago, ikusi nahi duenarentzat behintzat.
Duela mende bateko eztabaida gogoratzeak ez du esan nahi, eztabaida berbera dela. Bistan da egungo kapitalismoa ez dela duela mende bateko jarraipen hutsa, mutazio oso sakonak ezagutu duen sistema baizik. Negrik arrazoi du estrategiaren alorrean aldaketak behar direla dioenean. Baina huts egiten du inperioa (sistema, egitura, sarea) inperialismo izateari utzi diola dionean, edo, estatuek ez dutela garrantzizko paperik beteko.
EGUNGO kapitalismo globalizatuak ere, ustiaketa estrategia behar du, mundu guztiko baliabideen ustiaketa etengabeaz jarrai dezan; kapital fluxuen erakartzeaz, eta erregaien errekurtsuen etengabeko pilaketaz. Eta horretarako, potentzi militar baten sostengua behar du, are, potentzi horrekin hezur mamitu behar da. Zergatik? Hasteko, harrigarria litzateke horrelako politikak erresistentziak ez sortzea, eta kasu horretan nork aterako lizkioke babak heltzetik Inperioari? Gainera, multinazionalak, erakunde internazionalak, ama askoren seme-alabak izan arren, gehienak, jatorri zehatzeko jabeak dituzte, bakoitzak berea.
Jakina, egun, jaun eta jabe, AEBak dira. AEBak dira, inoiz izan den inperio erraldoiena, zinikoena, zuriena, harroputzena. Mundu guztiari zer egin behar duen agintzeko gai dena, baina berari kontrako ezer ezin zaiona esan. Helburu oso garbiak ditu: egungo kontrol estrategikoa urte luzetarako bermatzea. Eta horretarako, gerra egingo dute, baldin eta gauzak okertzen ez bazaizkio.
Irak erasotzeko erabakia, Afganistanekoaren bigarren fasea litzateke. Kaukaso osoan muturra sartu du eta orain, Persiar Golkoaren kontrol zuzena nahi du AEBk. Irakek hori ahalbideratuko lioke. AEBk, bere petrolio erreserbak direla medio, petrolio ekoizleei izugarrizko presioa egingo lieke, eta batez ere etorkizuneko giltza izango luke. Mundua helburu, Sobiet Batasuna erori zenetik, AEBren egokiera etengabekoa izan da. NATO, gerra hotzaren baitan sorturiko defentsarako erakundea, bertan behera utzi beharrean erasorako tresna bihurtu zuten, edozein tokitan edozein unean edozein aitzakia (terrorismoa, narkotrafikoa, giza eskubideen urraketa) dela medio berak nahi ahala eraso dezan. Irailaren 11aren sindromeaz baliatuz, eskuak guztiz libreak izatea lortu zuten, Nazio Batuen kontrolpetik alde eginez.
ARRAZOIAREN indar morala aldarrikatu ohi du ezkerrak bere estrategiaren oinarri. Eskuinak, berriz, indarrak ematen duela arrazoia. AEBentzat, aitzakia nahiko. Eta aitzakia edozerk ematen dio.
Sadam Hussein diktadore bat dela? Jakina. Munduan, giza eskubideak urratzen dituzten diktadura asko daude, asko eta asko, gainera, AEBek jarriak edo sostengatuak. Suntsiketa masiboko armak. Arma nuklearrak, arma kimikoak, bakteriologikoak, denak kontrolatu behar dira, beraienak eta aliatuenak izan ezik. Zeinek daki, egun zein den alor horretan AEBren benetako indarra?
Mundu globalizatuan ez omen dago benetako soberaniarik, beraiena, ordea, ukitu ezina, sakratua da. Besteentzat galarazia dagoena, berarentzat ez. Inkisidore gorenak, beretzako «bula» guztiak ditu. Eta bere legea onartzen ez duena terrorista da. Eta zigortua izango da nola edo hala. Zigortua, bai. Luzea da bere itzala, errukigabea bere mendekua. Baina nork zigor ditzake AEBren bidegabekeriak? Jendeak. Milioika ateratzen baldin bagara kaleetara, «gerrarik ez!» oihukatuz. Horregatik, Florentzia-ko Foro Sozialetik Otsailaren 15erako egindako «Gerraren Aurkako» deiak badu bere garrantzia. Kalera ateratzeko ordua da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irak
2023-03-30
Mendebaldearen izenean

20 urte bete ditu argazki honek, baita AEBek, Europako bere mariatxiek lagunduta, Irak inbaditu zutela. “Suntsipen handiko armak” hondatzea eta herrialdea “askatzea” izan ziren argudioak. Herrialde bat birrindu egin zuten: milioi erdi irakiar baino... [+]


Kurdistanen aurkako erasoak areagotu ditu Turkiak, gehiengoaren arreta Ukrainako gerran jarrita dagoela probestuz

Turkiak operazio militar berria abiatu zuen igandean Bashurren, PKK (Kurdistango Langileen Alderdia) desegiteko argudioarekin. Kurdistango Askapen Mugimenduak salatu du Ukrainako gerraren testuinguruan Kurdistanen aurkako erasoak areagotzen ari dela Turkia, eta horrez gain,... [+]


Droneekin milaka zibil hil eta isilpean pasa dituztela frogatu dute Pentagonoaren dokumentu ezkutuek

Gudarako droneen teknologian milioika dolarreko inbertsioak egin ostean, “historiako aire kanpaina zehatzena” iragarri zuen Barack Obama, AEBetako presidenteak. 2014tik gaur arte Pentagonoak bildutako dokumentuak aztertuta, ordea, “aire guda hau inteligentzia... [+]


2021-09-21 | Axier Lopez
Irailaren 11ko legatua: Yes we drone

2001eko urrian, irailaren 11n World Trade Centerren aurkako erasoak gertatu eta hilabetera, Amerikako Estatu Batuetako Aire Armadako pilotu batek historia egin zuen: drone moderno batekin (The Predator) eraso hilgarria egin zuen lehen pertsona izan zen. Ordutik, droneak XXI... [+]


2021-07-27 | Daniel Udalaitz
BUSHEK IRAKEKO PETROLIOA SEGURTATU NAHI DU
Estatu Batuetako George Bush presidenteak Irakek omen dituen ustezko artsenal nuklearrekin eta fabrikatzen omen dituen destrukzio masiboko armekin zerikusia duten hainbat deklarazio ofizial egin du Sadam Husseinen erregimenaren kontra abiarazi duen ofentsiba justifikatzeko, eta... [+]

Net Hurbil: Helikoptero eta bulldozer berdinak Gazan eta Iraken
Erik Schechter Jerusalem Post egunkari israeldarreko kazetaria da eta gai militarretan aditua. Bere elkarrizketa eta erreportaietan nabari da kontakto onak dituela bai Israelgo eta bai Estatu Batuetako armadetako buruzagien artean. Urtarrilaren 20an World Press aldizkariaren web... [+]

2021-07-27 |
Sarraskiaren kudeaketak utzitako arrastoa
Madrilgo sarraskiak eta ondorengo egunetan gertatutako heriotzek iradokitako gogoetak idatzi ditugu erreportajearen lehen partean. Hainbat pertsona adituen »Euskal Herrikoak nahiz Estatukoak» iritziak eta gogoetak jaso ditugu jarraian.

2021-07-19 | Mikel Asurmendi
KEBIR SABAR: "AEB-EK MUNDUAREN LEGALITATE BERRIA 'DE FACTO' EZARRI NAHI DUTE"
Irakeko gerran hedabideen zeregina abiapuntu izan dugu Kebir Sabarrekin:«Orain arteko gerretan AEBek abantailaz jokatu dute, Al Yazira katea sortu arte ez zuen hedabide ahaltsu bat aurrez aurre izan. Al Yazirak CNNren nagusitasunari aurre egin dio orain. Arabiarren lehen kate... [+]

2021-07-19 |
Sadam eta Augustoren heriotza asimetrikoak

Fidel Castroren gaixotasunaren berri izan genuenetik, behin eta berriz entzun dira Kubako Iraultzaren buruaren eta Augusto Pinocheten arteko konparaketak. «Hego Amerikako bi tirano zahar hiltzorian» eta tankera bereko txorakeriak entzun ditugu geroztik. Biak, Fidel eta... [+]

Joseba Iriondo: «Irakeko oroimena bizirik dago, baina betiko Joseba naiz»
Jakin-mina da Joseba Iriondoren bertuteetako bat. Mutikotan, ikastolatik irteeran aitarekin ezagutu zuen Herri Irratiko mikrofono eta kableen kazetari mundua. Urte batzuk geroago, institututik pipar eginda, aitak harrapatuko zuen beldurrez trebatu zen surfean. Kantauri osoko... [+]

SALAM-PAX, BAGDADEKO GURE KRONISTA

Oraindik bere irakurleek aurpegia ezagutzen ez dioten gizonak, dear_raed.blogspot.com helbidean azaltzen ditu bere kronikak eta bertan daude bildurik iazko irailetik hona idatzi dituen guztiak ere. Baina nor da "Salam-Pax" («Bakea" arabieraz eta latinez) sinatzen duen gizon hau?... [+]

IRAKEKO EKOSISTEMAK BADITU GERRAREN AURREKONTUAK
Ehun milaka kontatu beharko dira Iraken gerrak eragingo dituen heriotzak. Eta munduko petrolio erreserbarik handiena oinpean duen herrialde horretan guduek eragingo dituzten kalte ekonomikoek ere zenbakia izanen du laster. Denbora asko baino lehen, Estatu Batuek gerra... [+]

IRAKIARREN AURKAKO ZORTZI URTETAKO MENDEKUA
Eta orain zer? Hauxe da Iraki lurra jo erazi ondoren airean geratzen den galdera. 1991ko ama guztien guduaren ondoren erantzun barik jarraitzen zuen galderak eta berdintsu 1992an, 1993an, 1996an eta 1998an Iraki egindako erasoak eta gero. Golkoko gerraz geroztik jasandako eraso... [+]

Eguneraketa berriak daude
Barraskilo bat Amanita Muscaria baten gainean
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Izara formatu berritzailean, landareak lantzeko jakintza praktikoa, lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak eta poster eder bat deskubrituko dituzu urtaro bakoitzean. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!