Etxeen okupazioa jo-puntuan: Ciudadanosek neurri gogorragoak eskatu ditu

  • Ciudadanoseko Juan Carlos Girautak Espainiako Kongresuan eskatu du etxebizitzen okupazioaren kontrako neurriak gogortzeko: zigor handiagoak, miaketak eta berehalako kaleratzeak daude proposamenen artean.


2017ko irailaren 20an - 11:36
Juan Carlos Girauta Ciudadanoseko eleduna.

Espainiako Estatistika Institutuaren datuak aipatuz, 2011tik 2015era okupazioa %300 hazi dela adierazi du, 836etik 3.278 pasaz. Zaurgarritasun egoeran dauden herritarrak babestu behar direla adierazi duen arren, uste du talde delitugile antolatuak daudela okupazio gehienen atzean.

“Narkookupazioa” bezalako kontzeptuekin, terrorismoa, droga eta pertsonen trafikoa egiteko okupatzen dela salatu du Girautak.

Jabetza pribatua eta jabeen eskubideen defentsan sakontzeko beharra lehentasuna izan behar duela adierazi du Ciudadanoseko eledunak, eta okupazioaren legeak hori babesteko bideratuak egon behar direla eta ez “okupen eskubideak defendatzeko”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
2024-04-17 | ARGIA
Berangoko Otxantegiko nekazal lurren desalojoa gelditzen laguntzeko deia egin dute

Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]


Berangoko Otxantegi Herri Lurrak bigarren urteurrena ospatuko du, desalojo mehatxua gainean duela

Apirilaren 13an Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatuko dute. Apirilaren 18an ordea bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean.


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


2024-01-19 | Gedar
Euskal Herrian izan den apostasia kolektiborik handiena ari dira egiten Zestoako Gaztetxearen alde

Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]


2023-12-18 | Garazi Zabaleta
Otxantegi Herri Lurrak
Lurra negozioa egiteko ala elikadura eta bizitza duinerako?

Lurrak espekulaziorako eta dirua egiteko helburu bakarrarekin darabiltzaten jabeak badira Euskal Herriko hamaika txokotan; horren adibide nagusi izan dira azken urteotan Arbonako, Senpereko eta Kanboko esperientziak. Baina Hego Euskal Herrian ere badira antzeko kasuak; Uribe... [+]


Eguneraketa berriak daude