"Etxegabetzeen aurkako dekretuaren onuradun nagusiak fondo putreak eta higiezinen agentziak dira"

  • Hitzok Jaime Palomera Bartzelonako Sindicat de Llogaters-eko kidearenak dira. Maiatzaren 9ra arte, alarma egoera amaitu arte, indarrean egongo den dekretuak etxebizitzen jabe handien eta higiezinen agentzien alde egingo duela adierazi du sindikatuak. 

Argazkia: Ekinklik

2021eko urtarrilaren 04an - 09:19

Eldiario.es egunkariak maiatzera arte iraungo duen dekretuaren mamia aztertu du Bartzelonako Sindicat de Llogaterseko kide Jaime Palomeraren bidez. Etxegabetzeen aurkako dekretu berriak merkatuko prezioan konpentsazioak ezartzen dizkie etxe okupatuak izan eta bertan bizi direnak atera ezingo dituzten jabe handiei. Espainiako Estatuak inguru horretako alokairuaren prezioa ordaintzeaz gain, jabeak bere gain hartu dituen gastu arruntak barne hartuko ditu. Ez ordaintzeagatiko etxegabetzeen kasuan, kontratua badago, Estatuak bere gain hartuko ditu gastu arruntak, baina hileko errenta hartuko du erreferentziatzat, eta ez merkatuko prezioa. Llogaters sindikatuak eta gobernuko kide minoritario den Unidas Podemosek "ezkutuko erreskatetzat" jo dute dekretua, batez ere funtsei eta bankuei mesede egiten dieten konpentsazioak direlako.

Espainiako Estatuko Ministroen Kontseiluak dekretu berria abenduaren 23an onartu zuen. Neurriak etxegabetzeak burura eramatea eta etxebizitza alternatibarik ez duten familiek beharrezkoak dituzten hornidurak moztea debekatzen du, hala nola, argia, ura eta gasa. Ministroen Kontseiluak jakinarazi zuen lege hau alarma egoera amaitu arte, maiatzaren 9ra arte, ezarrita egongo dela. Horrela, "ezohikoa" den momentu batean hartutako neurria dela azpimarratu nahi izan zuten.

Arauari hiru hilabeteko epea aurreikusi diote. Honela, kontratua duten maizterrek eskaera aurkeztu beharko dute epaitegian, eta gizarte-zerbitzuek erabakiko dute egoera zaurgarrian dauden ala ez. Etxe jabeek (hamar etxebizitza baino gehiago dituztenek, zeren hortik beherakoen kasuan etxegabetzeek aurrera jarraituko dute) konpentsazioa eskatzeko eskubidea izango dute, baldin eta gizarte-zerbitzuek epaileari aurkeztutako txostenean kaltetutakoen urritasun ekonomikoa egiaztatzen bada.

Jaime Palomerak lege berria salatu du bere twitter kontuan, egungo neurriaren bidez etxe jabe handiek etekinak aterako dituztela jakinarazteko: "Etxegabetzeen aurkako legeak errentatzaileei hori gabe irabaziko ez luketen dirua irabaztea ahalbidetzen die. Estatuari exijitu ahal izango diote hilero merkatuko prezioan ordaintzeko OHZ bezalako gastu arruntak".

 

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
2024-04-04 | Gedar
La Caixak hiru familia etxegabetu nahi ditu Bilbon

Babes Ofizialeko Etxebizitzetan bizi dira familiak, eta La Caixak ez dizkie alokairu-kontratuak berritu nahi. Bilboko Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, bizilagunak kaleratuz, "alokairu sozialetatik aberasten da" banketxea. "Etxegabetzeak berehala eta... [+]


Etxegabetzeak 48 ordutan burutu ahal izateko lege aldaketa proposatu du EAJk

EAJren asmoa da legezko aldaketa azkar bati ekitea, 48 orduko epean etxegabetzeak egin ahal izateko etxebizitzak okupatzen diren kasuetan.


Iruñean familia bat etxegabetuko dutela salatu dute Harituk eta Jaki Tokik

Bilatu dituzten beste etxeetako jabeek ez diete etxerik alokatu nahi izan familia ugaria, soldata bakarra eta atzerritar jatorrikoak izateagatik.


2024-02-13 | ARGIA
Hamabi familia etxetik bota nahi dituzte Pasaian, trenbide zati bat egiteko

Pasaiako portuko langileen familiak bizi diren Trintxerpeko etxebizitza bloke bat bota nahi dute Pasaiako Portu Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, 400 metro inguruko trenbide zati bat egiteko. Lau hilabetetan etxea utzi behar dutela ohartarazi diete.


Eguneraketa berriak daude