ARGIA.eus

Bultza kazetaritza independentea

Etxebizitza turistikoak mugatzeko araudi berria bozkatuko dute Ipar Euskal Herrian

  • Euskal Elkargoak uztailaren 9an bozkatuko du testu berria, etxebizitza turistikoak murrizteko helburuarekin.

Baiona. Argazkia: Wikimedia Commons.

2022ko uztailaren 05a - 10:17

Paueko Administrazio Auzitegiak martxoan erabakitako konpentsazio neurria orain dela hilabete bat inguru bertan behera utzi zuen. Neurriaren arabera etxebizitza turismorako errentan jartzen dutenek urte osoko alokairuan beste bat eskaini beharko zuten. Erabakia bertan behera utzi ondoren, beste araudi berri bat aurkeztu du Euskal Elkargoak, Estatu Kontseiluak aurrekoaren inguruan hartu behar duen erabakia itxaron gabe.

Euskal Elkargoaren helburu nagusia epe laburreko etxebizitza turistikoekin amaitzea da.

Auzitegiak atzera botatako neurriak eragiten die urtean 120 egun baino gehiagoz errentan jartzen dutenei, baita bigarren etxebizitza aldi baterako errentan jartzen dutenei ere. Jabe horiek beste etxebizitza bat eskaini behar zuten urte osoko alokairuan, turismo masiboa orekatzeko. Etxebizitza jabeak horren aurka agertu ziren ordea, eta erabakia “klasista” zela salatu zuten.

Kazeta.eus-ek jaso duenez, Euskal Elkargoko buru Jean-Rene Etchegarayk adierazi du neurri berri honetan asmoa dela "gure araudian epaileak eztabaidaturiko punduak aldatzea, honekin epaile administratiboarengana jotzeko, neurriaren suspentsioa indargabetzea eskatuz". Gaineratu du abiapuntuko neurriaren helburua aldatu gabe "jurisprudentziaren filtrotik pasatzeko" bidea bilatzen ari direla.

Neurria 2023ko martxoaren 1ean indarrean sartzea da xedea.


Turismo masiboa kanaletik interesatuko zaizu...
2023-02-27 | ARGIA
Bizilagunekin plataformaren ustez ez da bidezkoa Jaurlaritzak atzerriko kazetariei luxuzko bidaiak ordaintzea

Pasa den astean ARGIAk argitaratutako informazioa salagarria dela deritzo Bizilagunekin desazkunde turistikoaren aldeko donostiarren plataformak: "Onartezina da aurrekontu publikoa kazetarien bidaietara bideratzea, eta horren bitartez turismoa sustatzea. Turismoaren... [+]


Alokairu turistikoak mugatzen ari dira Donostian, eta hori egiteko gida aurkeztu dute

Donostiako Gros auzoko Saretxe etxebizitza sindikatuak komunitateetan alokairu turistiko gehiago ezartzea debekatzeko gida aurkeztu du prentsaurrekoan. Azaldu dute auzoko bizilagun komunitate batzuk jada ezarri dutela debekua, edo horretan dabiltzala. Gros da hain zuzen... [+]


Donostian etxe turistikoak gora, eztabaida mahai gainera

Pandemia garaian, horrelako mezuak han eta hemen zabaldu ziren: 'Hobeak aterako gara' eta 'honi esker ikasiko dugu'. Izurritearen ondorioz, Donostiako kaleak turistaz hustu ziren, horrek eragin handia izan zuen hirian turismotik bizi direnentzat, eta etxe... [+]


Eragotzi al dezakete bizilagunek beren atarian etxebizitza turistikoak irekitzea?

Erabilera turistikoko etxebizitzen (ETE) ugaltzea “geldiarazteko erreminta administratiboa” proposatu du Gasteizko Alde Zaharreko Gasteiz Txiki auzokideen elkarteak: atariko bizilagunen bileran ETErik ez dela onartzen erabaki, erabakia estatutuetan jaso, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude