Lehenik, etxebizitza arazoari aurre egiteko hainbat ekimen garatu dira: milaka etxebizitza libre eta babestu eraiki dira; eskubide subjektibo gisa onartu da; alokairua sustatu da; Eusko Jaurlaritzak tentsio handiko eremua asmatu du. Hala ere, etxebizitzak arazo larria izaten jarraitzen du.
Bigarrenik, klima aldaketari dagokionez, eremu urbanizatuetan milaka etxebizitza huts dauden bitartean, instituzioek eremu naturalak urbanizatzeko duten politika tematiak aldaketa azkartu egiten du eta gure herrigunetan eta inguruan gero eta espazio berde gutxiago dugu.
Hirugarrenik, etxebizitza eskubidetzat onartu arren, gizarte kapitalistan negozioa da nagusi eta etxebizitzarekin ere negozioa egin nahi duten edozein enpresa eraikitzaile, norbanako, turista eta espekulatzaile beti egongo dira herritarren eskubidearen gainetik. Beraz, hori desagertu ezean, zaila izango da arazoa konpontzea.
Ezagutzen dudan eredua labur azalduko dut. Oreretan, duela hogei urteko Plan Orokorra dugu indarrean eta epe horretan etxebizitza gehiago eraiki da, gure herrira bizitzera etorri den jende kopurua baino, hirigunean zeuden berdegune natural batzuk suntsituz. Horietatik, laurdena ere ez da izan babes ofizialekoa. Bestalde, udalak jabetza publikoko eremua (hogei etxebizitza eraikitzeko eskubidea), etxebizitzak eta lokalak saldu egin ditu. Halaber, udalak ez du Lurzoruaren Legea bete, ez baitu euro bat ere jarri etxebizitza sozialak eraikitzeko, legeak hori ahalbidetu arren. Gainera, ehunka etxebizitza huts daude. Datu horiek ikusita, argi ikusten da udala ez dagoela oso kezkaturik etxebizitza sozialen beharrarekin, etxebizitza parke sozial bat sortu beharrean, herri jabetza saltzen aritu baita.
Badaude etxebizitzaren arazoari aurre egiteko neurriak. Esaterako, udalerrietan Etxebizitza Patronatua sortzea, gure herrian zenbat herritarrek behar duen etxebizitza, ordaintzeko aukerak... jasotzeko eta etxebizitzak eraiki behar diren ala ez
Horixe gertatu da gure herrian, baina ziur nago beste herri askotan ere gertatu dela, instituzioek ez dutelako nahiko ausardiarik arazoari heltzeko eta etxebizitza politika interes pribatuen esku uzten dutelako.
Jakin badakigu, administrazioaren eginkizuna den arren, etxebizitza politika enpresa eraikitzaileek eta espekulatzaileek zedarritzen dutela. Ondorioak ere ezagutzen ditugu: etxebizitzek duten prezio altua; banketxeen maileguen baldintza gaiztoak; alokairua gero eta garestiagoa, turismoaren eraginagatik, izan ere, turista batek etxebizitza bat lortzeko aukera gehiago du bertako herritarrek beren bizitza garatzeko baino; espekulatzaileen eskutan geratuko den alokairua sustatzeko dirulaguntzak; babes ofizialeko etxebizitzen politikak ez du arazoa konpondu, ez baitie behar gehien duten herritarrei laguntzen, dituzten soldata txikiekin ordaintzeko mugatik kanpo geratzen baitira.
Beraz, hipokrisia diot, instituzioak arazoa konpondu beharrean, arazo hori areagotzen aritu direlako eta, orain, tentsio handiko eremuaren izendapena eskatuta, arazoa konponduko balute bezala. Are okerrago, inolako koordinaziorik gabe, herri bakoitzean zenbat etxebizitza eraiki nahi duten esaten digute, arazoa politikarien eta herrien arteko norgehiagoka izango balitz bezala.
Eta zinismoa diot, administrazioak herritarroi klima aldaketaz kontzientzia hartu eta aldaketa geldiarazteko ahaleginak eta bost egitea eskatzen digulako, instituzioek berek ingurune natural berde gehiago suntsitzeko asmoa dutenean, urbanizazio berri gehiagok klimaren aldaketa areagotuko duten azpiegitura, kontsumo, kutsadura... gehiago ekarriko duela jakinda.
Hala eta guztiz ere, badaude etxebizitzaren arazoari aurre egiteko har daitezkeen neurriak. Esaterako, udalerrietan Etxebizitza Patronatua sortzea, zeinaren eginkizuna, besteak beste, hauek liratekeen: gure herrian zenbat herritarrek behar duen etxebizitza, ordaintzeko aukerak, tamainak... jasotzea eta, datu horien arabera, etxebizitzak eraiki behar diren ala ez mahai gainean jartzea. Horrek, jakina, etxebizitza hutsen kontrola eta etxebizitzen eraikuntza gelditzea eskatuko luke, ezin baita orain arte bezala etxebizitzak eraiki eta eraiki, benetako beharrak zein diren eta asebete diren jakin gabe. Hau da, etxebizitza politikan benetako kontrol publikoa behar dugu.
Santi Angulo Martin
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]