Etxean preso zuten Belen Gonzalez hil da, gaixotasun baten ondorioz


2017ko azaroaren 16an - 08:50
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Beasaindarra jaiotzez, 1999. urtetik preso zegoen. Azken zortzi urteetan Donostian bizi zen etxean preso.

ETAren ordezkari izan zen bai 1987an eta 1999an Espainiako Estatuarekin egindako bi negoziazio saiotan. Lehena Aljerren Felipe Gonzalezen gobernuarekin, eta bigarrena Zurichen Jose Maria Aznarrenarekin.

1970eko hamarkadaren amaieran sartu zen ETAn, eta Naizen irakur daitekeenez, 80eko hamarkada Madril komandoan egin zuen. ETAko zuzendaritzan zegoen.

Aljerreko negoziazioak gaizki amaitu ostean, Santo Domingora deportatu zuten. 1998an bere pista galdu zuten autoritateek. Urte hartan Suitzan izan zen Espainiako Gobernuarekin negoziatzen. 1999an Paben atxilotu zuten, eta ordutik preso izan da.ç

Sare: "Ezin dugu salbuespen egoerak heriotz zigorra izan daitezen utzi"

Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko sare herritarrak oharra kaleratu du Belen Gonzalez preso lazkaotarraren heriotza dela-eta. Sareren esanetan "mendekuan eta gorrotoan" oinarritzen den espetxe politikaren ondorioa izan da: " Belen, bere gaixotasunaren aurka zortzi urte igaro ostean askatasun osoa eskuratu gabe hil da gaur".

Sareri "ulertezina" zaio Espainiako Gobernuaren jarrera "ETAk armak utzi zituenetik 6 urte igaro ondoren" eta iragarri du larriki gaixo dauden presoei askatasuna ukatu edo kondena etxean egiten utzi ezean "heriotza kopurua igotzen" joango dela: "Ezin dugu salbuespen egoerak heriotz zigorra izan daitezen utzi", azaldu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Eguneraketa berriak daude