Etxealditik Euskaraldira ekimena, etxeko hizkuntza ohiturak aldatzeko

  • Datorren astelehenetik, apirilak 20, maiatzaren 3ra bitartean egingo da Etxealditik Euskaraldira. Etxeko hizkuntza ohituren inguruan gogoeta egitea eta euskararen erabilera sustatzea izango du helburu, azaroan hasiko den Euskaraldiaren bigarren edizioari begira.


2020ko apirilaren 18an - 19:12
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ekimenak irauten duen artean, goizero-goizero Euskaraldiko sare sozialetan izango da: Facebook, Instagram eta Twitter), Ahobizi zein Belarriprest Telegram kanaletan eta Euskaraldiko webgunean bideo labur eta mezu bidez emango dira Etxealditik Euskaraldira ekimena gizarteratu eta parte hartzeko jarraibideak. Apirilaren 20an argitaratuko da lehen mezua, aurkezpen moduko bat. Apirilaren 21etik 23ra hizkuntza ohituren gaineko hausnarketa egiteko proposamena zabalduko da. Apirilaren 24tik 30era egunerokotasunean eta ohiko egoeretan oinarritutako zazpi ideia-proposamen kaleratuko dira. Ekimena maiatzaren 3an gauzatuko den ekitaldi bateratuarekin amaituko da.

Nola parte hartu?

Parte hartu nahi duten herritarrak ekimenean zehar sortutako bideoak edo ateratako argazkiak sareratzera animatuko ditu Euskaraldiak Etxealditik Euskaraldira traolarekin eta @euskaraldia aipamena eginez.

Etxeetako leiho eta balkoietan ere koloretako puntu bat jartzea eskatuko zaie partaide guztiei, ekimenean parte hartzen ari direla adieraz dezaten.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.