Baionako Pausa migrarien harrera zentroaren hitzarmena amaitzear dago. Atherbe gizarte elkartearen eta Euskal Elkargoaren arteko akordioari esker urtebete eman du jardunean. Euskal Elkargoko presidente Jean René Etchegarayk akordioa berritu nahi du, baina horretarako Estatuaren engaiamendua nahi du.
Pausa zentroaren lehen ardura etorkinen lehendabiziko beharrak betetzea da. Gunea zabaldu zenetik 6.000 migrari pasatu dira bertatik. Oinarrizko beharrak eskainiz gero, migrariak sare klandestinoetan erortzeko arriskutik libratzen ditu Pausa zentroak.
Orain arte Euskal Elkargoa izan da Pausaren diru-iturri bakarra. Akitania Erregioaren kontseiluak dioenez, “guk profesionalen prestakuntzaz arduratzea dugu helburu”. Departamenduak ez du laguntzarik ekarri nahi, adingabeez arduratzen dela arrazoituz. Estatuak berriz ez du deus eman nahi. Parisetik heldu ohi den argudioen arabera “gisa horretara legez kanpoko migrazioa sustatzen da”.
Euskal Elkargoak zazpi langileen kostua dauka bere gain, harrera gunea zabaldu zenetik. Pausa zentroa antolatzeko 120.000 euroko lanak egin zituen. Hileko aurrekontua 70.000 eurokoa da.
Baionako auzapez eta Euskal Elkargoko presidente Jean-René Etchegarayk diru-laguntza eskatu dio berriki Frantziako Estatuari, zentroak jardunean segi dezan.
Frantziako Estatu Kontseiluak Grande-Synthe herriko (Nord departamendua) hainbat elkartek idatzitako ordenantza baliatu nahi du Etchegarayk, Estatuaren laguntza ukateko. Elkarte horiek Estatuaren “ekintza eza eta etorkinen funtsezko eskubideak bortxatu izana” salatu dituzte iragan hilabetetan.
Testuak honela dio: “Agintarien lehen ardura da pertsona guztiak gaizki tratatuak izatea ekiditea da, Hots, euren eskubideak bermatzea”. Grande-Synthe herriko bederatzi elkartek Estatuaren “ekintza eza eta etorkinen oinarrizko eskubideen bortxaketa” deitoratu dituzte.
Hain justu ere, salaketa hori aintzat hartu du Jean-René Etchegarayk eta Pausa zentroaren finantzazioan parte-hartzea eskatu dio Frantziako Estatuari. Ez da eskaera egiten duen lehen aldia, zentroa iaz ireki zenean ere halaxe egin baitzuen. Parisko Gobernuak laguntza ukatu zion, ordea.
Jean-René Etchegarayk Grande-Synthe herriko ordenantza baliatuz, eskaera berritu du. Frantziak Gobernuak bi hilabeteko epean erantzun behar luke.
Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.
Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.
50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]
Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]
Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.
Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Migrazio krisia deitzen diote neoliberalismoaren ondorio ankerrenetako bati. Ultraeskuinaren agendaren lehen puntuetako bat da langile klaseko migratzaileen aurkako neurri sorta. Baina faxismo berrituaren lorpenik handiena da gainerako indar politikoek bere egitea haien agenda... [+]
Migratzaileak deportatzeko neurriez mintzatzeko, EB Europako Batasuna osatzen duten 27 estatuetako Barne eta Migrazio ministroak bildu dira asteartean, Kopenhagen. Ondorioztatu dute EBko herrialde gehienek babesten dutela etorkinak deportatzeko neurriak gogortzea... [+]
Atherbea elkarteak Baionako eguneko harrera zentroa ixtea erabaki du higiene falta dela eta. Egunero 100 pertsona ingururi ematen zien dutxa hartzeko eta gosaltzeko aukera, baina lokalean labezomorro eta arratoi asko daudenez, itxi egin behar izan dute.
Portugalgo Gobernua osatzen duten Alderdi Sozialdemokratak eta CDS-Alderdi Popularrak Chega eskuin muturreko alderdiarekin bat egin dute Atzerritarren Legea erreformatzeko. Delitu larriak egiten dituzten migratzaile nazionalizatuei pasaportea kenduko diete, herritartasuna... [+]