2017ko apirilaren 8an burutu zen ETAren armagabetzea, gizarte zibilaren zaintzapean. Urtemuga kari, Bake Bidea eta Bakegileek agiria bidali dute, presoen gaia berriz ere mahaigaineratuz: "Denbora badoa, eta presa du: Ion parot eta Jakes Esnal gurekin!". Bakea presoen auziaren konpontzetik iragaiten dela berretsi dute bake prozesuaren alde dabiltzan bi egiturek. Bestalde, Foro Sozial Iraunkorrak ere plazaratu du bere irakurketa.
"Aieteko Nazioarteko Adierazpenetik hamar urteetara iristen garenean, nola uler daiteke zuzenbide arrunta etengabe indargabetzea? Denbora badoa eta presa bada! Ezin dugu errealitate bikoitz hau gehiago onartu. Kontraerranean ezartzen ditu, alde batetik euskal jendarte dinamiko eta asmamen handikoa Euskal Herriaren testuinguru politikoan aldaketa erradikala ekarri duena, eta bestetik, terrorismoaren kontrako ministerio publiko anakronikoa, logika lehengotar eta liskartiarren logiketan segitzen duena. Bakea, giza eskubideen errespetua ere da". Horra zer irakurri daitekeen Bake Bidea eta Bakegileek igorritako agirian. 2017ko apirilaren 8an burutu zen ETAren armagabetzea, jendarte zibilaren zaintzapean.
Lau urte pasa direla, presoen eskubideen errespetua eta batez ere Jakes Esnal eta Ion Paroten etxeratzea eskatzen dute bake prozesuaren alde dabiltzan bi egiturek. Beste behin oinarrizkoa oroitarazi behar izan dute: "Bakea eraikitzea, gatazkaren jatorria eta ondorioak konpontzean datza. Gatazkaren ondorioak konpontzea, minak konpontzean datza, beraien ezagupena onartuz, datozen tokitik etorririk ere. Baina gatazkaren ondorioak konpontzea, kartzelaz haratago beste perspektiba bat eskainiko duen tresna juridikoak aktibatzea da, existitzen direnak erabiliz edo egokitu behar direnak egokituz".
Bi presoak kartzelan dituzte azken 30 urteetan eta azken asteetan jakin denez, Parotek COVID-19a bildu du presondegian. Parot 2005etik baldintzapean aske izan daiteke, baina beti errefusatu dio Frantziako Justiziak –sei aldiz eskaturik du baldintzapeko askatasuna–.
Parot eta Esnalen etxeratzea eskatzeko mobilizazioa antolatu dute ekainaren 26rako. Donibane Lohizune eta Baiona lotuko dituzte, 31 kilometro eginez, kartzela-urte kopuruaren sinbolo gisa eta " aldarrikapenak oihukatzeko eta lurralde honen borondatea adierazteko".
Armagabetze "ekimen arriskutsuaz" lau urte pasa direla bere irakurketa plazaratu du Foro Sozial Iraunkorrak ere, gizarte zibilaren inplikazioari garrantzia handia bideratuz. "Bakea eraikitzeko prozesuari" dagokionez, hiru ikaskuntza zabaltzen ditu Foro Sozial Iraunkorrak: hemen kausitu daiteke haien agiria.
Bideo bidez ere luzatu dute mobilizaziorako deia Bake Bidea eta Bakegileek:
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da.
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian.
Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.
Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]
Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte.
Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]
ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]