"ETAk estatuaren sparring papera luzaroan bete ondoren, biolentziaren kritika da egin behar dena"

  • Joseba Sarrionandia elkarrizketatu dute hAUsnART aldizkariaren lehen alean. Lapiko Kritikoa Kolektiboaren aldizkaria da hau, eta aleren bat eskuratu nahi izanez gero, beren webgunean argibideak. Gorka Bereziartuak eta Andoni Olariagak egin diote elkarrizketa mamitsua, eta hemen bertatik ateratako zenbait pasarte irakur ditzakezu.

ARGIA @argia
2011ko maiatzaren 11
hAUsnART aldizkariaren zero alea

Euskal Abertzaletasunaren arantzak eta bertuteak

Ez dut azken urteotako [ezker abertzalearen] eztabaida horretan parte hartu, baina aldaketa onuragarria dela uste dut. Hogei urte lehenago egin izan balitz hobe. ETAk estatuaren sparring papera luzaroan bete ondoren, biolentziaren kritika da egin behar dena, 'kondena' erretorikorik egin beharrik gabe ere. Azken hogeita hamar urteotan estatuaren aurka ibili garenok errekuperatu behar duguna legitimitatea da, geure herriko nahi kolektiboekin sintonia. Galdu egin dugulako neurri handian legitimitate hori, helburuekin kontraesanean ekinez askotan.

Legalitatea baino askozaz inportanteagoa da legitimitatea.

(...)

Eskubideeez hitz egiten da askotan. Autodeterminazio eskubideaz, esate baterako, eta badirudi zain egon gaitezkeela, eskubide hori erreserbatua dagoela eta opari bat bezala emango digutela noizbait. (...) Eskubidea izatea gutxienekoa da zeure eginbeharra denean.

(...)

Galtzaileen historia eta askatasun esperantza errekuperatu behar dira. Iragana, etorkizunerako nahi denaren arabera konprenitzen da.

(...)

Niri gustatuko litzaidake euskaldunak ideia egokiak defendatzen ikustea, modu kreatibo batean soberaniaren eta gizarte igoalitarioago baten alde. Gainean ditugun estatuek ez digute 'eskubiderik' emango. Gutako bakoitza soberanoa bihurtu behar da. Euskaldunek jakin behar dugu komunitate moduan antolatzen.

Biolentzia

Badirudi ETAk armak uzteko pausuak eman dituela azkenean. Guardia Zibilak, ostera, ez du borroka armatua uzteko eztabaidarik planteatzeko asmorik ere azaldu. Aipagarria iruditzen zait detaile hori. Biolentziaren monopolioa dute jadanik. Baina bakea emango digute euskaldunoi? Ederra litzateke. Baina ikusiko dugu zer demokrazia klase dugun Espainian.

Euskal Herri imajinarioa

Euskal Herria Espainia bezain asmatua da, eta ez da faltsuagoa. (...) Espainia benetakoa dela adierazteko Euskal Herria asmatua dela esatea, hori bai dela argudio aldrebesa. Brujula ere asmatu egin zen, eta zer, faltsua da ala?

Identitatea: izan ala eraiki?

Identitatea deitzen den hori gauza arrunt bat da azken batean, zerekin identifikatzen zaren. Izaera primario batzuekin identifikatzen zara eta ezaugarri horiek erreferentziatzat harturik ematen diozu bizitzari zentzua. Izaera hori berez bilakatzen bada, oztoporik gabe, ez diozu zertan garrantzirik eman. Eragozten badizute, arazo bihurtzen da. (...) Identitatea berez denek dute, pertsonek oina bezala, baina oin zapalduak nabarmenagoak dira, minagatik. (...) XIX. mendean, estatu-nazioak finkatu zirenean, euskaldun askok ez zuen integratu nahi izan espainiar eta frantziar identitateetara, eta euskaldunena erresistentzia identitate gisa geratu da ordutik aurrera.

(...)

Askatasuna kentzen digun jendea ere askatasuna emango baligu hobeto biziko litzatekeela pentsatzen dut.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Joseba Sarrionandia  |  ETA

Joseba Sarrionandia kanaletik interesatuko zaizu...
2018-04-13 | Uriola.eus
'Gure oroitzapenak', Joseba Sarrionandiaren obran oinarritutako film kolektiboa

Hamabi zinemagilek, Adabaki ekoiztetxearen ekoizpenarekin, Joseba Sarrionandiaren poemak eta ipuinak film kolektibo batean zinemara ekartzea erabaki dute. Aste honetan aurkeztu dute proiektuaren trailerra. Filma udazkenerako amaituta egotea espero dute egileek. 


Joseba Sarrionandiari buruzko dokumentala estreinatuko dute larunbatean Iurretan

Joseba Sarrionandia, hemen eta han idazleari buruzko dokumentala estreinatuko dute larunbat honetan Iurretan. Askondon izango da, 18:30ean.


2017-10-20 | Anboto
"Autoreak baino gehiago, irakurleak imajinatzen duena da liburua"

Duela urte bi eskainitako elkarrizketan kontatu zigun idazmakina zahar bat duela etxean, tekletako letrak borratuta dituena. Baina, irakurle sentitzen dela idazle baino gehiago. Bide horretatik, jardunaldiek eragindako sentsazioez gainera, literaturaz gogoeta egin du hurrengo lerrootan, eta gomendio batzuk ere badakartza. Habanatik (Kuba) izkiriatu eta bidali ditu erantzunak sorterrira, limoi ura erabiltzeko beharrik barik, 2016ko azaroaz geroztik publikoki jarduten baitu jendaurrean... [+]


2017-03-03 | Mikel Asurmendi
Ile beltzetik ile zurira, bidaztiaren baitako izuak

Joseba Sarrionandiaren "Izuen gordelekuetan barrena" poesian gaindi ibili naiz bidazti, basamortuan edota itsasaldian. Liburua argitaratu zenean, irakurrezina zela esan ei zion mundu guztiak idazleari. Haatik, 37 urte ez dira alferrik igaro euskal literaturaren eremu laiotzan.


2016-11-21 | Zuzeu
Joseba Sarrionandia: "Argazkiarekin, espero dut espektakuluaren gizarteari zor diodan zerga ordaintzea"

Joseba Sarrionandia (Iurreta, 1958) gordeta zegoen armairuko giltzarrapoa zabaldu du Jose Goitia Amikuzeko kazetariak; elkarrizketaz gain, Kuban bizi den idazlearen hainbat erretratu ZuZeuren eskura jarriaz.

Etxepare institutua medio La Habanako unibertsitatean hasiko da lanean Sarri astearte honetan bertan, eta honezkero bazen garaia gaur gaurko irudi bat eduki genezan. Hemen duzu Goitiaren eta Sarriren arteko solasaldi interesgarria.


2016-11-02 | ARGIA
Joseba Sarrionandiak Etxepare Institutuaren irakurletza zuzenduko du Habanan

Etxeparek institutuak jakinarazi duenez azarotik aurrera Habanako Unibertsitatean zabalduko duen irakurletzan ariko da idazle iurretarra Euskara hizkuntzaren historia ikastaroa ematen.


Josu Martinez
"Ihesaldi baten berri duzunean, sinpatia sentitzen duzu protagonistarekiko"

Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak izenpean, hamar lagunen ihesaldiak edo ihes-saiakerak batu ditu liburu batean Josu Martinezek (Bilbo, 1986), Tene Mujika bekaren laguntzarekin. Hamaika behar zuten hasieran, baina hamaikagarren istorioko protagonistak zain duen auzia ebatzi arte bere ihesaldia ez argitaratzeko eskatu zion. Liburua memoriaren berreskurapenerako ekarpen txikia dela dio, “irri batekin irakurtzeko liburua.


Katalanera itzulitako euskal narratiba garaikidearen antologia aurkeztuko dute Bartzelonan

Pomes perdudes (Sagar galduak) liburua aurkeztuko dute ostegunean Bartzelonan. Katalanera itzuli den euskal ipuingintza garaikidearen antologia da. Tigre de Paper argitaletxeak argitaratu du eta Euskal Herriko gatazka politikoaren inguruan mamitutako ipuinak dira nagusi.


2014-07-16 | Judith Perez
Sarrionandiak Huheziren ikastaroetan parte hartuko du, “birtualki” bada ere

Joseba Sarrionandiaren itzulera Euskal Herrira ez dagoen arren baieztatuta, Huhezik antolatutako Euskal Kulturgintzaren Transmisioa ikastaroetan parte hartuko du. Josu Zabala errektoreak adierazi du gaur egungo baliabide teknologikoak baliatu daitezkela Sarrionandiak bere bi hitzaldiak “birtualki” eman ditzan, baina espero duela bertaratu ahal izango duela.


2014-07-10 | ARGIA
Joseba Sarrionandiak bi hitzaldi emango ditu Eskoriatzan, Huheziren EKT ikasketetan

Joseba Sarrionandia idazleak Huhezik antolatutako Euskal Kulturgintzaren Transmisioa (EKT) ikasketetan parte hartuko du, Julen Arexolaleiba koordinatzaileak Goienan iragarri duenez. Oraindik "tramite batzuk" egiteke daude, dena den.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude