Eta Armintzako artistak gure amonak izan baziren?

  • Lekeitioko Armintza koban, berrogeita hamar grabatu baino gehiagoz osatutako marrazki multzo paleolitiko paregabea topatu dutela jakin dugu aste honetan. Bobeda itxurako horma fosildu batean trazatuta agertu dira grabatuok, kareharri ezegonkorrean silex harriarekin marraztuta.


2016ko urriaren 18an - 14:03
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Duela 14.000 urte bertan izandako artistek, bisonteak, zaldiak, ahuntzak, lehoiak edo zirkulu erdi zein lerroak, irudi abstraktu zein zehatzak egin zituzten. Euskal Herrian ditugun beste hamaika margolan eta grabatu gordetzen dituzten kobazuloen zerrendara gehitu behar dugu Armintzaren izena: Atxurra, Ekain, Santimamiñe, Altxerri, Alkerdi.. Ezingo ditugu bertatik bertara inoiz ikusi (ondarearen zaintzaren izenean, zorionez), baina ederra da marrazki multzo hauen argazkiei begira galtzea.

Eduardo Galeanoren Ispiluak liburuan jasotzen den Edertasuna Sortu ipuinean, irudi hauek ez dutela adinik zioen idazle uruguaiarrak. Duela milaka urte jaio arren, norbaitek begiratzen dituen bakoitzean berriro jaiotzen direla. Antzerako aurkikuntza baten berri izaten dudan bakoitzean, ipuin hartako galdera da nigan berriz jaiotzen dena ordea.

Nola ahal zuten, gure aintzinako aitonek, hain era dotorean margotu? Nola ahal izan zituzten, basapiztien aurka esku hutsez borrokatzen ziren astapotro haiek, hain irudi airosoak sortu? Nola ahal izan zituzten haitzetatik ihesi airean doazen marra hegalariok marrazterik? Nola ahal izan zuten … ? Ala amonak ziren?

Eta amonak izan baziren?

Xabier Alegriak euskarara ekarritako ipuin hau, jatorrizko hizkuntzan irakurri nuen lehenengoz. Gazteleraz ¿Cómo pudieron ellos… ?  galderak gidatzen ditu narrazioa eta gure gogoa, unibertsal bihurtutako genero maskulinotik kontatuta, bukaeran  ¿o fueron ellas?  galderarekin, ipuinaren esanahia behetik gora eraldatzen den arte.

Zirrara sentitu nuen lehen aldi hartan, nik ere gizon indartsuak imajinatzen bainituen langintza horietan. Nolatan hori? Historiako museoetako argizarizko panpinak eta historiaurrea kontatzeko erabiltzen diren irudietan gizonak bakarrik agertzeak izango ote du loturarik? Edo giza espezieen eboluzioa irudikatzeko erabilitako gizon gorputz hurrenkera lineal zentzugabe batek? Bakarka zein talde txikian aritzen ziren ehiztari eta harrapakariaren mitoak? Genero ikuspegirik batere ez duten historiaurreari buruzko arratsaldetako dokumentalek? Edo Bazen behin bizitza bezalako marrazki bizidunek? (Gazteleraz Érase una vez el hombre zuen izena haurrak ginela emititzen zen telesail honek). Bai, maiuskulaz idatzitako Historian subjektu bakar bezala hartua izan den ar eta gizonaren lekutik kontatu zaigu iraganaz dakigun eta uste dugun guztia.

Literaturak oparitutako galdera horren erantzuna, baieztapen eran aurkitu nuen  National Geographic aldizkariak argitaratutako erreportaje honetan. Dean Snow arkeologoak Frantzia eta Espainiako estatuen mugaren bi aldeetako ehunka kobetan egindako azterketaren ingurukoak jasotzen ziren bertan. Algoritmo bat aplikatuz ehunka esku marka aztertu zituen Pensilvaniako Unibertsitateko doktoreak, eta duela hamabi mila eta berrogei mila urte arteko aztarnen hiru laurdenak, nagusiki emakumeek egindakoak direla ondorioztatu zuen.

 Ezkerrekoa gizonarena eta eskumakoa emakume batena dela diote azterketek.

Snowren azterketa John Manning biologo britainiarrak gizon eta emakumeen hatzen luzeraren gainean egindako ikerketan oinarritu zen. Honen arabera, hatz luzea eta nagia oso bertsuak zituzten emakumeek; gizonezkoen kasuan ordea, hatz erakuslea nagia baino dezente luzeagoa zen. Ehunka esku ahur eta hatzen ezaugarriak konparatu ostean, lehen artistak emakumeak izan zirela ondorioztatu zuen ikerlariak. Bada teoria hau ezbaian jarri edo osatzen duen azterketarik ere, besteak beste, margolanak haurrek edo txamanek egindakoak izan daitezkeela diotenak.

Galderak

Esku marka hauek eta gure kobetan aurkitu diren margolan eta grabatuak ez dira beharbada berdinek eginak izango. Edo agian bai. Nola jakin nork eginak diren Armintza, Atxurra, Ekain eta gainerako hamaika kobetan agertutako margolan eta grabatuak? Nola jakin zergatik eta zertarako egin zituzten gure arbasoek langintza horiek? Eta Snowdenen teoriari tiraka, Euskal Herriko kobazuloetan aurkitzen eta ezkutatzen diren labar artearen egileak gure amonak izan baziren?

Teoriarik txalotuenak edo enpirikoki baieztagarrienak edozein direlarik ere, ezin da ukatu, begirada fintzera garamatzaten galdera hauek, bestelako moduak, munduak eta protagonistak badirela eta izan direla erakusten laguntzen digutela. Non eta nondik sortzen den artea? Ba besteak beste, seguruenera, galdera bat eta ugariren erantzunetan arakatu gura izatetik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historiaurrea
?-tzik hitz egiten jarraitzen du

1991n Alpeetako glaziar batean aurkitu zutenetik, hotzak hain ondo kontserbatutako Ötziren gorpuzkinak informazio iturri oparoa izan dira. Berriki Communications Biology aldizkarian aditzera eman dutenez, momia naturalaren kaxa torazikoa digitalki berregin dute, eta Homo... [+]


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


Neandertalen gantz fabrika

Neumark-Nord (Alemania) aztarnategian 50 metro koadroko gune berezia topatu dute adituek, Science Advances aldizkarian adierazi dutenez. Bertan, neandertalek ehizatutako ugaztun handien hezurrak apurtzen zituzten –172 zaldi, orein eta bobidoren hezurrak topatu... [+]


Hatz-marka baino gehiago

Segovia (Espainia), duela 43.000 urte inguru. Neandertal batek hatza pigmentu gorritan busti eta puntu bat margotu zuen 25 cm inguruko harri baten erdian. Harria 2022an aurkitu zuten arkeologoek San Lazaro leizean, eta, analisi multiespektral xehea egin ondoren, puntu gorri... [+]


Neandertalen sofistikazioa

Geroz eta gehiago dira neandertalek uste baino gaitasun kognitibo aurreratuagoak zituztela adierazten duten ikerlanak. Azkena Journal of Archeological Science aldizkarian argitaratu da, eta 2003an Errusiako Mezmaiskaya kobazuloan aurkitutako hezurrezko lantza-punta du... [+]


ANALISIA
Harrizko igitaiak, brontzezko mailuak

Azkenaldian liburu batekin gozatzen aritu naiz. Oso denbora laburrean bi aldiz irakurri dut; lehendabizikoan gozamen hutsez eta bigarrengoan arkatza eskuan. Rodrigo Villalobos arkeologo espainolaren Hoces de piedra, martillos de bronce lanak historiaurreko gizartea arakatzea du... [+]


Hau Pink da, Europako gure lehengusu txikia, eta 1,4 milioi urte ditu

Atapuercako aztarnategian hominido zahar baten aurpegi-hezur zatiak aurkitu dituzte. Homo affinis erectus bezala sailkatu dute giza-espezieen artean, eta gure arbasoek Afrikatik kanpora egindako lehen migrazioei buruzko teoriak irauli ditzake, adituen arabera.


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Vasagårdeko eguzki-harriak

Danimarkako Vasagård aztarnategian 600dik gora harri grabatu aurkitu dituzte arkeologoek. Datazioen emaitzen arabera, duela 4.900 urtekoak dira, eta garai hartan Alaskan sumendi baten erupzio bortitza gertatu zela ere jakina da. Erupzio horren ondorioek Europa iparraldeko... [+]


Lucy: izar mediatikoak 50 urte

Etiopia, 1974ko azaroaren 24a. Lucy-ren hezurdura aurkitu zuten Hadarren, giza arbasoen arrasto zaharrenetakoa. Australopithecus afarensis espezieko hominidoak 3,2 eta 3,5 milioi urteren artean ditu.

Homo espezieen arbasotzat jo zuten orduan, gu guztion amatzat. Mende erdi... [+]


Mamutak ehizatzeko teknika

Berkeleyko unibertsitateko (Kalifornia, AEB) arkeologo talde baten arabera, ezkerreko irudian ageri den eszena ez litzateke zuzena. Hau da, gizakiek ez zituzten lantzak jaurtitzen mamutak eta beste ugaztun handi batzuk ehizatzeko. Horixe zen orain arte zabalduen zegoen... [+]


Noiz hasi ginen kantatzen?

Geissenkloesterle (Alemania), dela 42.000 urte. Danubio ibaiaren arroko kobazuloan bizi zirenek txirula bat egin zuten hegazti hezurrak eta mamut bolia erabiliz. Garai bertsuan, Esloveniako Divje Babe kobazuloko biztanleek ere txirula bat egin zuten hartz baten femurra baliatuz... [+]


Margolan figuratibo zaharrena

Sulawesi (Indonesia) uhartearen hegoaldean, Leang Karampuang kobazuloan hiru irudi antropomorfoz eta basurde batez osatutako margolana aurkitu dute Griffith eta Southern Cross unibertsitateetako eta Indonesiako Agentzia Nazionaleko arkeologoek. Nature aldizkarian argitaratutako... [+]


Paleolitoko labar-arteak askotariko funtzioak zituela baieztatu dute Euskal Herriko kobazuloetan

Euskal Herriko kobazuloetan Madeleine aldiko (duela 18.500 eta 13.500 mila urte bitartekoak) labar-artea metodo konputazionalak konbinatuz aztertuta, ezaugarri espazialen eta ikonografikoen arabera bereizi dituzte irudiak, eta ondorioztatu dute lau multzotan bana daitezkeela. [+]


Ebakuntza onkologiko zaharrena

Duela bi urte, Edgard Camarós arkeologo katalanak bi giza garezur eta "Minbizia?" zioen txartel bat topatu zituen kartoizko kaxa baten barruan, Cambridgeko Unibertsitatean. Garezurrak Gizatik zetozten, Egiptotik eta berriki Frontiers in Medicine aldizkarian... [+]


Eguneraketa berriak daude