Europara joko dute Espainiako erregearen argazkia erretzeagatik kondenatuek

  • Espainiako Auzitegi Konstituzionalak atzera bota du erregearen argazkia erretzeagatik kondenatutako bi katalan independentisten errekurtsoa. Zigortuek adierazi dute Europara joko dutela, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegira. 


2015eko abuztuaren 4an - 10:11
2007ko irailean erre zituzten lehen aldiz erregearen argazkiak Gironan, eta gerora Katalunian nahiz beste toki askotan errepikatu dute ekintza (argazkia: danireixach.bloc.cat)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak atzera bota du erregearen argazkia erretzeagatik kondenatutako bi katalan independentisten errekurtsoa. Zigortuek adierazi dute Europara joko dutela, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegira. 

2007ko irailean erre zituzten lehen aldiz erregearen argazkiak Gironan, hirira monarkek egindako bisitagatik antolatutako protestan. Gerora, behin baino gehiagotan errepikatu dute ekimena Katalunian nahiz Espainiako Estatuko beste hainbat tokitan ere.

Ekintzagatik zigortu zituzten Gironako Jaume Roura eta Enric Stern kideak, eta aurkeztutako errekurtsoa baztertuz, Espainiako auzitegiak baloratu du epaiak ez duela adierazpen askatasuna urratzen. Ekintza “gorroto delituen” artean kokatu du.

Egoera salatzeko emandako prentsaurrekoan, Benet Salellas epaituen abokatuak zigor eskaera “zentzugabekeria” handitzat jo du, eta jakinarazi du kasua Estrasburgora eramanen dutela: “Beste behin ere Europak arrazoia emanen digu”.

Auzitegi Konstituzionalaren “logika españolista eta kontserbadorea” salatu du Salellasek, eta adierazi du “bitxia” dela sententzian independentisten aldeko bi boto partikular egotea, eta boto horiek Kataluniako eta Euskal Herriko magistratuenak izatea.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako monarkia ezbaian
2021eko otsailaren 22
Belaun aldia

Eguneraketa berriak daude