Estatu terrorismoaren "lau hamarkadatako inpunitatea" salatuko dute Hernanin

  • Egiari Zor fundazioak antolatuta, hainbat ekitaldi egingo dituzte, duela 40 urte indar parapolizialen erasoen ondorioz "heriotzaren triangelua" deiturikoan.


2019ko irailaren 19an - 10:54
Felipe Sagarna 'Zapa', Hernanin oso kuttuna zen danbor-jolea hil zuten eskuin-muturreko kideek 1980an, bere hiletan jendetza bildu zen (argazkia: ARGIA artxiboa)

Lau hamarkada baina gehiago pasa dira estatu aparatuek gerra zikinaren estrategia abiatu zutela, eta bere beso luzeak gogor kolpatu zituen Hernani, Andoain eta Astigarraga inguruak. Hori gogoratzeko, eta salatzeko oraindik ez dituela inork eragindako kalteen "ardura politikoak hartu", hainbat ekitaldi antolatu ditu Egiari Zor elkarteak Hernanin.

Ostegun honetan El triangulo de la muerte (Heriotzaren triangelua) dokumentala eskainiko dute Biteri Kultur Etxean, Tira-Bira Produkzioak-ek ekoitzia 2015ean. 1980. urtean hilabete gutxian izandako hainbat heriotzaren inguruko testigantzak eskaintzen ditu lan honek. Emanaldian, Imanol Laburu dokumentalaren zuzendarietako bat izango da, eta Rikardo Mendiola Hernaniko alkate ohiak ere bere esperientzia kontatuko du mahai-inguruan. Bestalde, urriaren 5ean Ezkiaga Pasealekuko frontoian ekitaldia egingo dute.

Egiari Zorrek azaldu duenez "inpunitatea da nagusi", oso pertsona gutxi izan baitziren kondenatuak atentatu horiengatik eta horiek ere indultatuak izan ziren: " Estatu Terrorismoa ahalbidetu zutenek ez dute egundo beren gain inolako ardurarik hartu. Ez da sekula azkeneraino ikertu. Ez dago biktimariorik gabeko biktimarik. Estatu Terrorismoa praktikatu eta ahalbidetu zutenek izen-abizenak eta siglak dituzte. Erantzunkizunak dituzte".

Datu bat ere eman dute: denera estatu terrorismoaren ondorioz 78 pertsona hil ziren, lehena 1975ean, baina horietatik 43k baino ez dute jaso nolabaiteko aitortzaren bat. "Lehen eta bigarren mailako biktimak daude", salatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Erorien monumentua eraistearen aurkako pintaketa faxistak egin dituzte Iruñeko Alde Zaharrean

Joseba Asiron alkatearen aurkako irainak margotu dituzte EH Bilduren egoitza batean.


Angel Egaña gudariaren gorpuzkiak ekarriko dituzte igandean Arrankudiaga-Zollora

Udalak jakinarazi du herrian bertan egingo diotela omenaldia apirilaren 28an. Igande honetan, aldiz, beste 198 fusilaturekin batera omenduko dute Valladoliden, baina ez dute hango memorialean hobiratuko.


Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


Eguneraketa berriak daude