Esquadra Mossoek Bartzelonako gune autogestionatu bat hustu dute

  • Esquadra Mossoek zortzi ordu behar izan dituzte bankuan zeuden bi pertsonak eraikinetik ateratzeko, La Directa hedabideak argitaratu duenez.


2016ko maiatzaren 24an - 18:55
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Astelehen goizaldeko 4:00etan Esquadra Mosssoen hamabost furgoneta hurbildu dira Bartzelonako Gracia auzoan okupatutako bankura. Hainbat bizilagunek abisua pasa diete bankuan zeudenei eta minutu batzuk geroago hasi dira eraikina husten.

Zortzi orduz aritu dira erresistentzia egiten: bi pertsona bankuko kutxa gotor batean sartu dira, eta Mossoei ohartarazi diete kutxa horren inguruan sua har dezakeen materiala dagoela. Horrela, adierazi diete bertan sartzen saiatuz gero, bertan daudenen bizitza “arriskuan jarriko luketela”.

Polizia batzuk sabaia zulatzen hasi dira eta eraikinean sartu dira, Banc Expropiat elkartearen arabera. “Arriskutsutzat” jo dute hori elkarteko kideek: izan ere, aireztatze sistema kaltetuz gero, barruan zegoen jendea arriskuan jar zitekeela salatu dute.

16:30ak aldera lortu dute poliziek kutxara sartzea. Bi pertsona bidoi batera kateatuta zeuden. 18:00ak inguruan Bankuko sotoan zeuden bi ekintzaileak ateratzea lortu dute Mossoek. Mediku azterketa egin diete biei eta hori egin ondoren aske utzi dituzte, hedabidearen arabera. Hiru argazkilari eta kazetari bat atxiki ditu poliziak.

Mobilizazioak desalojoa salatzeko

Bankuaren desalojoa salatzeko 150 pertsona inguru elkartu dira gune autogestionatuaren ondoan eta manifestazioa egin dute astelehen eguerdian. Halaber, kontzentrazioa deitu dute astelehen arratsaldean Graciako Revolució plazan.  


Herri mugimendua kanalean gehiago
2026ko ekainaren 10
Berriketa gutxi
Basatiak

2026ko ekainaren 10
UEUren jardunaldia ekainaren 19an
Politika publikoekin nola bultza elikadura burujabetza?

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.