Espetxeen aurkako jardunaldiak gaur hasita Donostiako Kaxildan

  • Santander hiriko Librería La Libre eta Oviedoko El Local Cambalacherekin elkarlanean antolatuta, Donostiako Kaxilda liburutegian espetxeen aurkako jardunaldien lehen ekitaldia izango da. Beren webgunean irakur daitekeenez, hainbat hilabetetan jarraituko dute gaia lantzen. Maiatzaren 6an bi liburu aurkeztuko dituzte.


2019ko maiatzaren 6an - 12:11
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Lehen ekitaldi honetan Amaitu al daiteke espetxearekin? liburua aurkeztuko du Paz Francés Lekunberrik. Ondoren, Manuel Martinezen autobiografiaz ariko dira, Martinez beraren eta Eduardo Romeroren parte hartzearekin.

Manuel Martinez madrilgo aldirietan jaio zen eta frankismo garaian espetxean sartu zuten, lapurreta txiki batzuk egitea egotzita. Bertan COPEL (Coordinadora de Presos en Lucha) koordinakundean parte hartu zuen eta bertan ideologizatu zen.

Informazio gehiago hemen.


Espetxe baldintzak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.