Espekulazioaren aurkako kolektiboko kideek denda bat blokeatu dute Donibane Lohizunen

  • Senpereko Olha etxea saldu dute, baina espekulazioaren aurkako borrokak jarraitzen du herri hartan. Asteartean Donibane Lohizuneko Maison Adam denda blokeatu dute, bere jabeek erosi dutelako etxea 1,3 milioi eurotan. Hogeita hamar lagun inguruk hartu dute parte ekintzan.

Donibane Lohizunen okupatutako denda. Argazkia: Ostia sarea.

2023ko abuztuaren 16an - 08:46
Azken eguneraketa: 11:28

ELB laborarien sindikatuak, Lurzaindia elkarteak, Ostia sareak eta senpertarrek espekulazioa salatzeko sortu duten kolektiboko kideek ekainaren 27an Olha etxea okupatu zuten. Abuztuaren 2an jakin zuten etxea saldu egin zutela, 1,3 milioitan, eta notaritzaren aurrean protesta egin zuten egun berean. 

Erosleak Donibane Lohizuneko Maison Adam denda darama, eta asteartean saltoki hori okupatu eta hiru sarrerak blokeatu dituzte, espekulazioaren aurkako protestan. Ekintza hau “salmenta salatzeko” eta “lurraren defentsan” egin dutela adierazi dute. “Edozein izan daiteke espekulazioaren biktima”, salatu dute. 

Jean-Francois Irigoien auzapeza gerturatu da saltokira, eta Olharen gatazkaren berri duela adierazi du, baina ez du protestan lagundu. Polizia ere bertan izan da.

Auzokide eta bezero batzuek mobilizazioa bukatzeko eskatu diete, baina dendaren jabeek, dirudienez, ez. “Herritar asko gurekin ados da baina beste batzuk haserretu egin dira; beren erosteko askatasuna aldarrikatu dute”, adierazi du ekintzaile batek.  

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lurraren espekulazioa
2024-04-11 | Estitxu Eizagirre
Otxantegi Herri Lurraren II. urteurren jaia
"Otxantegiko lur emankorrak ezin dira porlan azpian geratu, arnasgunea izan behar dute"

Apirilaren 13an egitarau indartsua prestatu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatzeko. Apirilaren 18an, aldiz, bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean eta herritarrei dei egin diete proiektua defendatzera joateko. Kideetako... [+]


2023-11-21 | ARGIA
Otxantegi Herri Lurrak erresistentzia gosaria deitu du ostegunerako

Bi urtez landu dituzte Berangoko lur horiek modu kolektiboan, eta epaitegiak desalojo agindua eman du azaroaren 23rako. Aguirre-Lipperheide familiak Otxantegiko zortzi hektarea nekazal lur saldu nahi ditu Amenabar enpresak etxeak egin ditzan. Horren aurrean, "espazioa... [+]


2023-11-07 | ARGIA
Aske utzi dituzte astearte goizean Lapurdin atxilotu dituzten herritarrak

Martxoaren 12an izango dute epaiketa Ostia! kolektiboko militante Jeanine Beyrie, Filipe Laskarai, Jakes Bortayrou eta Dominika Daguerre-k, kalteak eragitea leporatuta. Manifestazioa egin dute goizean Baionan atxilotuen askatasuna eskatzeko, eta hitzordua jarri dute... [+]


Eguneraketa berriak daude