“¡España despierta(,) hijos de puta!”


2023ko azaroaren 22an - 13:13
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Komaren erabilerari buruzko zalantzak gorabehera, bada kasu-marka horren arau garbi bat: bokatiboa edo deikia koma batez markatzen egin behar da. Ez da, ez horixe, txikikeria bat edo hautazko aukera, zeren eta, komarekin ala koma gabe, esanahia erabat aldatzen du-eta.

Azken asteon, sareetan bolo-bolo dabiltzan Espainia putadefendatzen ari direnen testigantza horietako batean bideo-kamerak jaso du gizonezko zahar bat, ero baten pare oihuka, pantailaren beheko aldean dioena transkribatua: “¡España despierta hijos de puta!” Izan ere, kamerari begira agertzen den agureak “Espainia esnatzen ari da, sasikumeak!” esan nahi zuen, bistan da, baina transkripzioan, bestelako esanahia hartu zuen koma gabe: “¡España despierta hijos de puta!” Horrela idatzita, nihaur ere bat nator gizon horrekin, Espainiak sasikumeak iratzarri ditu, eta, kontuz beraz, ez baita txantxetako kontua.

Fatxek botatzen dituzten perla horiek, haatik, euren giza eta kultur mailaren adierazle eta erakusle direnez gero, eta oldarraldi faxista gutxiesteko modukoa ez izanik ere, ez dezagun sekula umorea gal; aspaldi esaten genuen moduan, “umorerik gabeko iraultza, gorringo gabeko arrautza.”

Faxistak hausnartzen ari diren oldarraldiaren hurrengo urratsa izan daiteke greba deitzea, eta komeni da, komeni denez, Komaren Greba izeneko pasadizo historikoa gogoratzea.

Trotskyk Komaren Grebaren kontura idatzi zuen: “Puntuazio zeinuak zirela-eta hasitako greba batek absolutismoa eraitsi zuen”. Horixe da marka!

1905eko irailean, Moskuko Ivan Sytin argitaletxeko langileek grebara jo behar izan zuten, letrak ez ezik puntuazio-markak ere ordain ziezazkieten, alegia komak eta bestelako puntuazio-markak ere kontuan har zitzaten nagusiek ordaintzeko tenorean. Ordura arte tipografoek letrako kobratzen zuten baina nagusiek ez zituzten puntuazio-markak kontuan hartzen soldatak emateko orduan, puntuazioarekiko axolagabekeriaz eta erdeinuz begiratzen zietelarik. Hasieran txikikeria bat izanen zela iruditu arren, Komaren Grebari ekin zioten langileek. Laster beste sektore eta beste hiri batzuetako langileek bat egin zuten grebalariekin, hala nola okinek, trenetako langileek, abokatuek, baita Ballet Inperialeko dantzariek ere, domino-fitxak nola bata bestearen atzetik. Hartara, lehengaiak garraiatzeko trenik ezean, altzairu-ola eta ehungintza-lantegiek ere itxi egin behar izan zuten; laster, langile guztiek grebarekin bat eginda, greba orokorra aldarrikatu eta abantzu Petrogradoko hiritar guztiek utzi zioten lan egiteari. Greba orokorrak Nikolas II.a tsarra Urriko Manifestua argitaratzera behartu zuen, non Errusiarako Konstituzio bat eginen zuela hitz ematen zuen. Gero gertatu zena, badakigu denok.

Bård Borch Michalsen norvegiarrak bildu zuen anekdota haren liburu gomendagarri batean eta hauxe ondorioztatzen du bertan: “Guztiaren hasiera koma bat izan zen”.

Amaitzeko eta puntuazio marka horren garrantzia azpimarratzeko, Trotskyk Komaren Grebaren kontura idatzi zuena: “Puntuazio zeinuak zirela-eta hasitako greba batek absolutismoa eraitsi zuen”. Horixe da marka!

Josu Jimenez Maia, idazlea

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-23 | Iñaki Lasa Nuin
Gizakia kosmosa da

Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.

Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]


2025-07-23 | Josu Jimenez Maia
Marokoren estrategia zahar-berritua

"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.

Kezka, ezinegona eta... [+]


Txorimaloei mokoka

Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.

Miope bezain itsu,... [+]


2025-07-23 | Patxi Saez Beloki
Euskara gara

Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.

Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]


2025-07-22 | Kote Camacho
Aurtengo baraualdirako jada hamalau lagunek eman dute izena

Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.

Aurten,... [+]


2025-07-22 | Nagore González
Maite ditugun pertsonen heriotza

Zenbat min jasan dezake bihotz batek?

Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?

Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.

Jolasa bukatzea... [+]


Eguneraketa berriak daude