Barne ministerioak aurten Espainiako Poliziari gutxienez 1.000 pistola elektriko emateko asmoa du, eta Guardia Zibilari 160. Jon Iñarritu EH Bilduko diputatuak hauen arriskuari buruzko galdera egin du Gobernuan. Sare sozialen bidez gonbidatu du SUP sindikatuak bere eraginak larrutik probatu ditzala, "Tele5 kateko kazetariak egin zuen bezala".
EH Bilduko diputatu Jon Iñarrituk pistola elektrikoen ondorioei buruzko galdera formulatu zuen Gobernuan, Barne ministerioak 1.000 pistola inguru erostea aurreikusia duela jakin zuenean. Barne ministerioak informazio hau eman du erantzun gisa, 20 minutos webguneak jaso eta Público hedabideak baieztatu duenez:
Barne ministerioak aurten Espainiako Poliziari gutxienez 1.000 pistola elektriko emateko asmoa du, eta Guardia Zibilari 160. Guztira 1.200 pistola elektriko inguru lirateke. Guardia Zibilak dagoeneko horrelako 10 pistola baditu eta Espainiako Poliziaren 1.000 pistola elektriko horiek dagoeneko tramitea hasia dute.
Polizien SUP sindikatuak Iñarritu gonbidatu du sare sozialen bidez, pistola elektrikoen ondorioak bere larruan probatzera, "Tele5 kateko kazetariak probatu zuen moduan".
Si el #diputado @JonInarritu de la formación @ehbildu quiere saber el funcionamiento y lesividad de la #TaseryExtensibleYa, estamos encantados de invitarle a una demostración e incluso a que pruebe sus efectos como hizo el periodista de @informativost5 pic.twitter.com/1kyqRtrvSj
— SUP (@Sup_Policia) April 12, 2020
Barne sailak pistola hauen arrisku mailari garrantzia kendu dio, "ezin da esan hilgarriak edo lesio larrien sortzaile direnik". Adierazi du protokoloak ezarriko dituela eta "argi geratu behar da ez direla erabili behar adin txikikoen eta haurdun dauden emakumeen aurka, ezta pertsona zaharren, eta ezintasunen bat dutenen aurka ere".
Fernando Grande-Marlaskak zuzentzen duen Barne sailak onartu du "arma hauek kalteak eragin ditzakete, baina egoerara egokituta gutxienekoak izango dira". Eta azaldu du egungo pistola elektriko modelo gehienek erregistratuta uzten dutela honen erabilera nolakoa izan den. Barne sailak ukatu du hauen inguruko estatistikarik dagoenik: "Ez dago estatistika ofizialik hauek eragiten duten mina edo heriotz arriskua neurtzen duenik, eta ikerketa ezberdinek jasotzen dituzten datuak elkarrengandik oso ezberdinak dira. Baina onarpen orokorra da alde ikaragarria dagoela suzko armekin konparatuta lesioak eragiteko eta hiltzeko duten gaitasunean".
Poliziaren indarkeria erregistratzen ditu Donostiako Txago kolektiboak. Berriki 2024 urteko Karrikaratu txostena aurkeztu du, zeinean jasotzen diren Poliziaren indarkeria formak, estrategiak, ezaugarri nagusiak, edo jo puntuan dituzten herritarren tipologia. 156 esku hartze... [+]
2002az geroztik Espainiako Estatuko hainbat kolektibotan infiltratutako hamabi poliziaren berri eman dute La Directa eta El Salto agerkariek. Nieves López izen faltsua baliatzen zuen Espainiako poliziaren kasua da publiko egin duten azkena. El Salto-k argitaratu duenez,... [+]
Directa hedabideak ikertu eta argitaratu du poliziaren infiltrazioa. 2019ko irailean hurbildu zen lehen aldiz Lleidako Ateneu Cooperatiu taldera, Joan Llobet García izenpean, eta 2021eko azaroan utzi zuen militantzia, Bartzelonan lana aurkitu zuela eta amonaren... [+]
350 poliziako "Force Frontière" dispositiboa baliatu dute Gipuzkoako eta Lapurdiko mugetan migratzaileen kontra egiteko martxoaren 26 eta 27an. Aurrez "terrorismo islamistaren" aurka egiteko aitzakiaz erabiltzen zituzten dispositiboak, orain "migrazio... [+]
Lau agenteak lesio-delituengatik ikertzen ari dira eta horrek galarazten du 2024ko amnistia aplikatzea. Polizia horietako batek, ustez, gomazko bala batekin begi bat zartatu zion Roger Español kataluniarrari.
Oraingoz Nafarroan, 53 izango dira estatuaren biktima aitortuak eta horietatik 27 torturaren biktimak. Floren Beraza, Txaro Buñuel, Cecilio Ruiz, Patricia Perales eta Izaskun Juarez dira aitortutako torturatu berriak.
Directa hedabidearen ikerketa batek ondorioztatu du 2018. eta 2020. urteen artean murgildu zela Kataluniako Palestinaren aldeko eta ezker independentistaren mugimenduetan, "Belén Hammad" izenaren pean. Nortasun agiri faltsu batekin Kataluniako Gobernuak... [+]
"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.
Polizia agenteek nortasun faltsuen pean gizarte-mugimenduetan egindako infiltrazioak Espainiako Konstituzio Auzitegira iritsiko dira. Irídia-Centre per la Defensa dels Drets Humans erakundeak, infiltrazio horiek kaltetutakoen Acció Contra l 'Espionatge d'... [+]
Europar Batasunean hamahiru herrialdek eman dituzte Poliziak egindako erailketei buruzko datuak, eta podiumean daude Frantziako eta Espainiako estatuak.
Xabier Kalparsoro eta Gurutze Iantzi Espainiako polizien eta guardia zibilen eskuetan hil zituztela 31 urte igaro direnean, Egiari Zor fundazioak ekitaldia egin du Urnietan. Eusko Jaurlaritzari eskatu dio berriz ere ireki dezala epe bat estatuaren biktimak aitortzeko eskaerak... [+]
Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.
Espainiako Poliziaren sindikatu nagusiarekin egindako akordio baten arabera, eskuin muturreko taldeak "defentsa pertsonaleko formakuntza" eskainiko die 30.000 agenteri.
1984ko urriaren 23an ETAren garaian Espainiako Barne Ministerioak onartutako aginduan, “arriskugarritasun eta nekagarritasun” kontzeptuengatik “ordainsari” bat zehaztu zuten Espainiako Polizia Nazional eta Guardia Zibilarentzat, “eremu... [+]
German Rodriguez eta Joseba Barandiaran omendu, eta langile mugimenduaren alde egindako lana txalotu dute Iruñean. Palestinari ere elkartasuna adierazi diote, sanferminetan urteroko zitan Iruñean.