Espainiako militarrak dabiltza Elgetan, tropa frankistak herrian sartu zirela 75. urteurrena bete den egunean

  • Goizean goizetik Espainiako armadako kideak dabiltza Elgetan maniobrak egiten, zenbait sare sozialetako erabiltzaileek zabaldu dutenez. Gaur Intxortako frontea erori zen egunaren 75. urteurrena da, eta ondorioz, tropa frankistek herria hartu zutenekoa. Zenbaitek probokaziotzat hartu du armadaren presentzia.


2012ko apirilaren 24an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51
75. urteurrena oroitzeko kartelak
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

1936ko irailean tropa frankistak Bergaran sartu ondoren, Elgetan jarri zuten frontea milaka gudarik. Bertan zazpi hilabete egin zituzten borrokan tropa faxistekin aurrez aurre, azkenean azken horiek irabazi zuten arte. 1937ko apirilaren 24an izan zen hori, eta egun horretan Elgeta hartu zuen Francoren armadak.

Intxorta kultur elkarteak apirilean frontea zegoen lekura bisita gidatuak prestatu ditu igandero. Parte hartzeko aurrez izena eman behar da.


Espainiako armada kanalean gehiago
2023ko urtarrilaren 9
Zenbakiak

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...