Zentsura kulturalaren Iruñeko adibidearen berri eman dugu ostegunean (Herriko Tabernari ezarritako debekua) eta horrekin lotuta, hain zuzen, asteazkeneko albiste bat dakargu orain: Espainiako zenbait erakunde profesional kulturalen baitatatik adierazpen edo manifestu txiki bat ari da banatzen atzodanik. Euskarazko bertsioa aurkitu dugu Max antzerki sarien komunikazioan.
Halaxe dio adierazpenak:
Kulturaren munduko profesionalok salatu nahi dugu adierazpen-askatasunaren aurkako zentsuraren itzulera, gure Konstituzioan finkaturik dauden eskubide sozial eta demokratikoen aurkakoa. Gure oinarrizko eskubideen babesa eskatzen dugu, KULTURARIK gabe ez baitago demokraziarik
"Gure konstituzioan" diotenean Espainiakoaz ari dira. Euskal kulturgile batzuek gogoratu dute nola euskaldunen edo katalanen adierazpen askatasuna ere zentsuratu izan dela lehenago ere, baina tira, orain ere aurre egin behar dela (Fermin Muguruzaren txio hau adierazgarri, adibidez).
Zentsura salaketa hauek etorri dira azken asteetan Vox eta PP udal eta autonomia gobernu batzuetan elkartu direnetik jakin diren albiste batzuen inguruan. Programaziotik kendu dituzte, adibidez:
Eta ostegunean jakin duguna ere bai: Udalak sanferminetako kultura egitaraua debekatu diola Iruñeko Herriko Tabernari.
Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak prentsara gutuna bidali du. Bertan, Espainiako hainbat hedabidetan atera den gutuna kritikatu du. Izan ere, zalaparta ari dira sortzen hainbat biktima elkarte, Zinemaldian estreinatuko den No me llame Ternera (Jordi Evole eta Marius... [+]
Bertan behera utzi behar izan du San Ferminetarako antolatutako egitarau kultural guztia. Gauzazen duen ekimen bakoitzeko 6.000€ eta 60.000€ bitarteko isun zigorrekin mehatxatu baitu Udaltzaingoak
“Hedabideek isilarazten dutenaz mintzo dira hormak”, zioen erdaraz Barakaldoko mural batek 1990eko hamarkadan, horma-irudien eta pintaketen zeregin nagusia azpimarratu nahian. Ahots anonimoak dira, horman idatzitako hitzetik mintzo direnak, espontaneoak gehienak, gai... [+]
Errusiarrez dauden edo "garai sobietarrekoak" diren 19 milioi liburu erretiratu dituzte liburutegietatik azken hilabeteetan, eta ez dute argitu zer egin duten horiekin.