ARGIA.eus

2020ko abuztuaren 07a

Espainiako Kultura Ministerioak erretiratu egin du orain Donostia 2016ri eta Kontseiluari jarritako salaketa

  • Espainiako Kultura Ministerioak Donostia 2016-ren eta Kontseiluaren aurka jarritako salaketa kentzea erabaki du. Salaketa martxoan jarri zuen, Europako Hizkuntza Aniztasunaren goi bileraren antolaketan izan ziren “ustezko irregulartasunak” zirela eta.

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza @eagirrebeng
2015eko urriaren 12a
Donostia 2016ko eta Kontseiluko kideak, goi bilera aurkezten

Kultura ministerioak salaketa jartzean adierazi zuenez, aipaturiko bilera lehiaketa publikorik gabe esleitu zitzaion Kontseiluari. Orain, ordea, Donostia 2016k eta Kontseiluak “proiektua birdefinitzea” adostu dute, bileraren antolakuntzan hizkuntza aniztasunaren alorreko beste eragile batzuek ere parte har dezaten.

Egoera horretan, Donostia 2016tik adierazi dutenez, Kultura Ministerioak salaketa kentzea erabaki du, “akordioaren ostean jardunaldi horien helburuak bermaturik baitaude”.

Hizkuntza Aniztasunaren goi bilera datorren urtean eginen da. Bertan hizkuntza eskubideak gauzatzeko protokoloa aurkeztuko dute. Gainera, giza eskubideen eta hizkuntzaren esparruko aditu eta eragileekin eztabaida eta akordio prozesuak jarriko dira martxan.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Donostia 2016

Donostia 2016 kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude