Kirolaren Lege berria ari da prestatzen Espainiako Diputatuen Kongresuko Kultura eta Kirol Batzordea. Asmo onak ditu proiektuak, emakumezkoen kirola eta kirol inklusiboa sustatzea, adibidez. Baita LGTBI komunitatearen aurkako diskriminazioa zigortzea ere. Puntu ugari du ordea Legeak, eta horietako batzuek polemika piztu dute.
Dagozkien puntuen inguruko polemika, eztabaida eta ezinegona haizatzeko bitarteko gehien dutenek, Espainiako Liga osatzen duten futbol taldeek, grebara jo dezaketela mehatxu egin dute, baldin eta aurreikusitako zuzenketa batzuk aintzat hartzen ez badira. Klub horien ustez, PSOE eta PP prestatzen ari diren Kirolaren Legeak gutxi batzuei mesede egiten baitie, gehiengoaren kaltetan.
Hasiera batean PSOEk eta PPk hainbat zuzenketa adostu zituzten, Ligaren eta kluben oniritziarekin, baina PPk atzera egin du eta hainbat zuzenketa alboratu egin dituzte azkenean. Horrek "futbolaren etorkizuna" zalantzan jartzen duela salatu dute klubek.
Hain justu, lehen eta bigarren mailako talde guztiak leudeke zuzenketa horien alde, salbu eta Athletic, Real Madril eta Bartzelona. Pasa den jardunaldian, Espainiako Ligak erabaki zuen partiden telebista emankizunetan markagailuaren alboan Ukrainako bandera ez baizik eta “Kirolaren Legea guztiontzat” oharra jartzea. Baina Athletic, Real Madril eta Bartzelonak jokatutako partidetan Ukrainako bandera jarri zuten, ohi bezala. Gainontzeko guztietan "Kirolaren Legea guztiontzat" oharra agertu zen.
Klubek ezinbestekotzat jotzen dituzten zuzenketak
Telebista eskubideei dagokienez, Kirolaren Legeari egin beharreko zuzenketak bertan behera geratzeak arriskuan jarriko luke 42 klubetako 39k CVC inbertsio funtsarekin duten akordioa. Diario de Navarran irakurri dugu: Osasunak kalkulatu du urtean 36 milioi euro gal ditzakeela Kirolaren Lege berriarekin.
Ligak eta Federazioak aukera izatea Superliga bezalako txapelketetan –alegia, bi erakundeok zein UEFAk eta FIFAk aitortzen ez dituzten txapelketetan– parte hartuko duten klubak kanporatzeko. Superligaren alde egiten ari den taldeetako bat Real Madril da, eta hainbatek nabarmendu duenez, klubeko presidente Florentino Pérez-en eta PPko buru Alberto Núñez Feijoó-ren arteko adiskidetasunak eraman du PP zuzenketak ez babestera.
La Ligak deituta, futbol taldeak ostegunean bilduko dira, Espainiako Diputatuen Kongresuko Kultura eta Kirol Batzordean legearen testu berriaz saioa egin eta bi egun beranduago. Klubek haien ezinegona agertu dute, eta gero eta gehiago dira grebara deitu dezaketela uste dutenak. Kirol Batzordearen nahia da proiektua Kongresuko osoko bilkurara eramatea, gero Senatura eta azkenik BOE Buletin Ofizialean plazaratzea.
"Weissman kanpora, sionismo-faxismoa suntsitu" idatzi zuen sarean, palestinarrak erailtzeko deia egin baitzuen Granadako jokalariak. "Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Legea" ezarrita, isun erraldoia jarri diote Indar Gorriko kide bati.
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.
Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.
Ion Aranburu koma egoeran eta ZIUan ingresatuta egon zen hainbat astez, erasoaren ondorioz.
Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]
Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]
Ertzaintzak martxoaren 13an Bilbon zauritutako bi pertsonaren testigantza jaso ditugu. Athleticen partidaren ostean larriki zauritu zituzten aita-semeak, borra-kolpeka, eta atxilo eraman zuten haietako bat. Furgonetatik ikusi zuen ertzainek nola egin zuten tiro jendearen kontra,... [+]
Iazko udan ere Alacant aldera hurbildu ginen eguraldi hobea aurkitu nahian eta, urtero bezala, egun batez, Benidorm erraldoian sartu ginen hango giroan murgildu, zerbait hartu eta seme-alabekin izozki edo gofre bat dastatzeko asmoz.
Hiri bitxia da, denetarik aurki dezakezu... [+]
Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]
Iñigo Cabacas Herri Harmaila taldea eta Athleticen arteko harremana nahaspilatuta dago azkenaldian. Iñigo Cabacas Herri Harmailako Iñigorekin hitz egiteko aukera izan dugu astelehenean.
2002an ikusi zituen lehenengoz hamaika emakume kamiseta zuri-gorriarekin San Mamesen. Bere ametsa egia bihurtzeko aukerak errealak zirela ulertu zuen Garazi Muruak. Athleticeko nesken taldeko kapitaina izatera iritsi zen, baina lesio batek behar baino lehen ekarri dio... [+]
Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.
Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.
Jokin Aperribay Real Sociedadeko presidenteak azaldu du gertaturikoa “argitzeko” eskatu diola Polizia autonomikoari. Zauritutako Amaia Zabarteren familiak klubari egotzi dio publikoki ez gaitzestea erasoa.