Espainiako Estatua ere hedabideetako filtrazioak zigortzea aztertzen?

  • Espainiako Estatuko Justizia Ministro Rafael Catalá filtrazioak argitaratzen dituzten hedabideak zigortzearen alde zegoela iragoki du asteazkenean. Ostegunerako, ordea, atzera egin du: “Gobernuak ez dauka hedabideak zigortzeko asmorik”.


2015eko apirilaren 30an - 11:41
Mozal legearen aurka Madrilen egindako protesta bat. (Argazkia: Enric Català)

Asteazkenean eztabaida proposatzeak hautsak harrotu ditu. “Ikerketa judizialen informazioa filtratzen dutenak irmoki zigortu behar dira”, adierazi zuen. Cataláren hitzak adierazpen askatasunaren eta informatzeko eskubidearen aurkako eraso larritzat jo dute hedabide eta kazetari askok. Horren aurrean atzera egin du Espainiako Justizia ministroak.

Gizartea eta botere publikoek, hala ere, hausnarketa egin behar dute filtrazioei buruz, Cataláren arabera.

“Ustezko errugabetasuna bermatzearen beharra eta beste herrialdeetan egiten duten moduan, prozesu justu bat izateko eskubidearen inguruko eztabaidaz ari nintzen. Ez nuen zigor proposamenik egin”.

Era berean, “hedabideak zigortzearen eta informazioa ez publikatzearen betebeharraren” inguruan eztabaidatzeko aukera egon beharko lukeela adierazi zuen Justizia ministroak: “Kontrola non jarri eztabaidatzea beharrezkoa da: informazioa igortzen duenaren gain edo argitaratzen duenaren gain”.

Frantzian atzera bota dute Macron Legea

2013tik Europar Batasuna enpresen informazioa argitaratzearen aurkako zuzentarau bat prestatzen ari da. Joan den urtarrilean Frantzian antzeko arau bat atzera botatzea lortu dute kazetari, prentsa elkarte, hedabide, erredakzio kontseilu, agentzia, blogari eta GKE ugarik. Macron Legean isilpean eta azken orduan sartu zuen gobernuak “sekretu komertzialari” buruzko emendakina. Teorian industria espioitzaren aurka egiteko zela esan zuten arren, hiru urteko kartzela zigorrak eta 375.000 euro arteko isunak ezarri nahi zituen “autorizaziorik gabe babestutako informazioaren ezagutza lortu, hau desbideratu edo argitaratzen dutenentzat”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


Pablo Gonzalez
Inongo frogarik erakutsi barik, bi urte espetxean Polonian

Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.


2024-02-01 | Gedar
Black Marfil abeslariaren kontrako zigorra berretsi dute: bi urte eta hilabete bat

Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.


2023-10-30 | ARGIA
Valtònyc rap kantaria Mallorcara itzuli da bost urtez erbestean egon ondoren

Josep Miquel Arenas Beltrán ‘Valtònyc’ rap kantari mallorcarrari hiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak bere kantuetan “terrorismoa goratzea” eta Espainiako koroari “irain egitea”... [+]


2023-07-17 | Ilargi Manzanares
Sutan dagoen Ertzaintzaren furgonetaren argazkia "iraingarria" dela dio Jaurlaritzak

Donostiako Groseko jaietan larunbatean antolatu zen grafiti erakusketan sutan zegoen Ertzaintzaren furgonetaren irudia erakutsi zuten, eta Ertzaintza azaldu zen kentzera. Segurtasun sailburu Josu Erkorekak “gorroto eta indarkeria bultzatzen duen irudia” dela adierazi... [+]


Eguneraketa berriak daude