Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak uko egin dio ARGIAren kontrako isuna indargabetzeari

  • Egun Alderdi Popularreko Javier De Andresek kudeatzen duen EAEko Gobernu ordezkaritzak berretsi egin du Mozal Legeak kazetari beti ezarritako lehen zigorra. Espainiako Arartekoak eskatuta eman dute erantzuna. Isun hori Espainiako Konstituzioak agintzen duenaren aurkakoa dela adierazi zuen Soledad Becerril Arartekoak iazko azaroan.


2017ko otsailaren 13an - 09:53
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Eskutitz labur baten bitartez eta argudiorik azaldu gabe uko egin dio Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaritzak Espainiako Arartekoaren eskariari. Azaroan, PDLI kazetarien elkarteak eskatuta, ARGIAko Axier Lopez kazetariari ezarritako isunari buruzko iritzia eman zuen Espainiako Arartekoak. Argudio falta eta proportzionaltasun ezagatik zigorra bertan behera uzteko eskatu zuen, eta hala, Gobernuko Ordezkaritzari isuna bertan behera uzteko eskaria luzatuko ziotela erabaki zuten.

Epaiketaren zain

2016ko martxoan isuna jasotzean ARGIAko kideok aho batez erabaki genuen, Mozal Legea lege injustua izanik, isuna ez genuela ordainduko eta hala, epaiketa egiteko prozedura abiatu genuen. Ondo bidean, epaiketa aurtengo udaberrian egingo da Gasteizko Justizia jauregian.

Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaritzak Espainiako Arartekoari igorritako gutuna.

ARGIA mozalik gabe kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.