Preso gaixoak soilik askatuko dituzte damutzen badira edo "oso epe laburrean hiltzeko egoeran" badaude

  • Espainiako Barne Ministerioak instrukzio baten bidez adierazi du askatasuna eskuratzeko, gaixotasun sendaezinak dituzten presoak, soilik aske geratuko direla baldintzapean "oso epe laburrean" hiltzeko egoeran badaude edo damutzen badira. 2017ko otsailaren 17ko data darama agiriak.


2017ko otsailaren 24an - 11:19

Mediku espezialistek eta auzitegiko medikuek erabakiko dute baldintza hauek betetzen dituzten ala ez.

Terrorismo kasuengatik zigorra betetzen ari diren presoen kasua berezia da: aske gelditu ahal izateko Zigor Kodeareren 90. artikuluak zehazten dituen baldintzak bete beharko dituzte. Beste gauza batzuek artean, damua adierazi eta autoritateei lagundu beharko diete "delitu terroristak saihesteko, beste delitugileak identifikatzeko eta frogak bilatzeko". Baldintza hauek bete ezean ez dute askatasuna eskuratuko, gaitz larriak izan arren.

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak azken urteetan adierazi izan du marra gorriak direla engaiatu ziren borrokari bizkar ematea, damutzea eta salaketa.

Albistea jakin berritan Sarek salatu du Twitter bidez presoen giza eskubideak ez liratekeela "txantaia" egiteko erabili behar.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude