Gure Esku Dagori Azpeitiko Udalak emandako diru laguntzaren aurka egin du Espainiako gobernu ordezkariak

  • Urriaren 31n zuten epaiketa, baina Estatuko Abokatuari ez zioten jakinarazi hitzordua, eta bertan behera gelditu zen. Besteak beste, "kriseluen gauerako" 2.900 euro eman zion udalak elkarteari.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko abenduaren 01an - 00:00

Udala hainbatetan jarri du jomugan Espainiako Gobernuaren ordezkariak. Izan ere, aurreko agintalditik dator helegiteen eta epaiketen soka.

Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak, Javier de Andresek, helegite administratiboa jarri dio Azpeitiko Udalari, 2016an Gure Esku Dago elkartea diruz laguntzeagatik. Urriaren 31n zuen udalak epaiketa, baina Estatuko Abokatuari ez zioten jakinarazi hitzordua, eta bertan behera gelditu zen auzi saioa. Gaur-gaurkoz, epaiketaren data berriaren zain dago udala.

Azpeitiko Gure Esku Dagok hainbat ekintza antolatzeko jaso zuen iaz diru laguntza; 2.900 euro jaso zituen, besteak beste, Martxelo Otamendiren eta Vicent Partalen solasaldia eta Kriseiluen Gaua ekitaldia antolatzeko. Orain, baina, diru laguntza hori bertan behera utzi dute eta zenbateko hura bueltatzeko izapideak egiteko eskatzen dio De Andresek udalari. Gainera, 2016ko ekainaren 5ean egin zen herri galdeketaren bueltan udalari gutuna bidali zion Espainiako Gobernuaren ordezkariak, "erakundearen parte-hartzea legez kanpokoa" zela ohartarazteko.

Azpeitiko Udala hainbatetan jarri du jomugan Espainiako Gobernuaren ordezkariak. Izan ere, aurreko agintalditik dator helegiteen eta epaiketen soka. Espainiako bandera udaletxean jartzea eskatzeko, presoen senideei emandako laguntzengatik, Olatz Izagirre babesteko mozioagatik, Kataluniako estelada balkoian jartzeagatik, aktak euskaraz bidaltzeagatik, Udalbiltza diruz laguntzeagatik, euskara sustatzeko emandako laguntzengatik eta Sorkuntza Beken bidez euskarazko lanak bultzatzeagatik helegiteak jarri zizkion Azpeitiko Udalari Urkijok.

Helegiteen gainean erreportajea argitaratu zuen Uztarriak 2014ko azaroko aldizkarian, Urkijoren lupa izenburuarekin.

 

Albiste hau Uztarriak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gure Esku
Gure Esku-k ‘Herri libre bat’ dinamika aurkeztu du

Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.


Espainiako Vueltan errepideak euskal ikurrez betetzeko deia egin dute astebururako

Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.


"Popatik hartzera" bidali ditu ertzain batek hiru lagun, euskaraz aritzea eskatzeagatik

Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza... [+]


2023-06-20 | Hala Bedi
Trebiñuren erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du Gure Eskuk

Trebiñuko herritarrek bizi duten egoera "anakronikoa" salatu zuten igandean.


Eguneraketa berriak daude