Espainiako erregea ostiralean dator Bilbora eta Gasteizera, bertako enpresariekin biltzera

  • Felipe VI.ak Espainiako Estatuko autonomia erkidegoetan barrena itzulia burutu nahi du uztaila bukaerarako. Ostiral honetan Kataluniara jotzeko asmoa zuen, baina alderdi eta eragile sozial independentistek antolatutako protesten ondoren, jomuga aldatu du: Bilbora etorriko da goizean eta Gasteizera arratsaldean, enpresariekin biltzera. Iñigo Urkullu lehendakariak lagunduko dio egun osoan zehar.


2020ko uztailaren 16an - 08:24
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Borboi familiak Bilbon emango du uztailaren 17 goiza. 11:30ean Bilboko Guggenheim museora joango dira eta ordubete beranduago Arte Ederren museora. Hemen, Confebaskeko enpresariekin bilera egingo dute.

Arratsaldean Gasteiza joango dira: San Prudentzio Fundazioaren egoitza berria ezagutuko dute 16:30ean. Fundazio hori Arabako 400 enpresak osatzen dute.

 


2021eko otsailaren 22
Belaun aldia

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.