Espainiako erregea Iruņean, Nafarroako Legebiltzarrak monarkiari buruzko erreferenduma eskatu ondoren

  • Felipe VI.a Espainiako erregea Iruñean egongo da asteazkenean Nazioarteko V. Arkitektura Kongresuaren inaugurazioan eta MTorres enpresa bisitatuko du.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal
2018ko ekainaren 13a
2016an ere inauguratu zuen Nazioarteko Arkitektura Kongresua Espainiako Erregeak.

Inaugurazio ekitaldia 11.30ean hasiko da Baluarte jauregian eta Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko Lehendakaria ere bertan egongo da.

Nafarroako hiriburutik hamar kilometrora dagoen enpresa, berriz, 16:30ean bisitatuko du Espainiako erregeak.

Nafarroako Legebiltzarrak monarkiaren gaineko kontsulta eskatu du

Bisitaren aurretik, Nafarroako Legebiltzarreko bozeramaile batzordeak erreferenduma eskatu du astelehenean, monarkia edo errepublika herritarrek hautatu dezaten. Ezkerra alderdiak abiatutako iniziatiba Geroa Baik, EH Bilduk eta Ahal Duguk babestu dute. UPN, PSN eta PP alderdiak berriz aurka daude.

José Miguel Nuin Izquierda-Ezkerrako alderdikideak  honakoa adierazi du ekimen parlamentario horren harira: “Oso tristea da demokrazian kontsulta egin ez izana”.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Espainiako monarkia ezbaian  |  Iruņea

Espainiako monarkia ezbaian kanaletik interesatuko zaizu...
2018-11-14 | ARGIA
Espainiako Errege-Etxeari buruzko ikerketa batzordea sortuko du Kataluniako Legebiltzarrak

Kataluniako Parlamentua ikerketa batzordea sortzear da Espainiako Errege-Etxearekin lotutako pertsonen ustezko "jarduera kriminalen" inguruan. JxCat, ERC eta Catalunya En Comun-Podem taldeek gehiengoa lortuko dutela egintzat ematen dute hainbat hedabidek.


2018-10-12 | ARGIA
Kataluniako Parlamentuak Felipe VI gaitzetsi eta Espainiako monarkia abolitzeko eskatu du

JxCat, ERC eta Catalunya En Comun-Podem taldeak ados jarri dira ostegunean eta Espainiako Errege Felipe VI gaitzesteaz gain, monarkiaren abolizioa eskatu du Kataluniako Parlamentuak.


2018-10-04 | Axier Lopez
Protestak izan dira Muskizen Espainiako Erregeak Petronorren egin duen bisitarekin bat

Petronorrek 50 urte bete dituela eta Espainiako Erregea gonbidatu zuen enpresak asteazkenean, findegiaren instalazio berrien lehen harria jartzeko. Bisita baliatuz, herritarrek eta langileek protestak egin zituzten.


"Errepublika ala monarkia" galdeketa egingo dute Vallecasen larunbatean

Ez dago erroldarik eta auzoko bizilagun guztiei bozka ematera dei egin diete Madrilgo Vallecas auzoan.


2018-06-14 | ARGIA
Harrera hotza egin diote iruindarrek espainiar erregeari

Hogei lagunetik gora herritar hurbildu da Iruñeko Baluarteko atarira Felipe VI. Borboikoa agurtzera. Espainiar erregea Arkitekturari buruzko nazioarteko kongresua zabaltzera etorri da Euskal Herrira.


2018-06-14 | ARGIA
SAT sindikatuko buru Oscar Reina atxilotua, sare sozialetan espainiar erregea "iraintzeagatik"

Oscar Reina Sindicato Andaluz de Trabajadores-eko (SAT) idazkari nagusia atxilotu egin zuen asteazken arratsaldean Guardia Zibilak Gilena herrian, Sevillako 4. Instrukzio epaitegiaren aginduz, “Koroaren kontrako gorroto irainak” egotzita.


Erregeak erretzea osasuntsua da

Baina, kasu, europarra bazara. Espainiako Erresumaren mendekoek debekatuta dute herritarrek aukeratu ez dituzten agintariei horrelako kritika sinbolikorik egitea. Espainiarren estatu-burua, armadako agintari gorena eta erregea izateko baldintza bakarra dago: odolaren kolorea.


2018-03-14 | ARGIA
Espainiako erregearen argazkiak erre dituzte Kataluniako Banyoles herrian, Estrasburgoren sententzia ospatzeko

Astearte gauean zenbait lagunek Felipe VI Espainiako erregearen argazkiak erre dituzte Banyoles herriko udaletxearen aurrean. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak emandako sententzia ospatzeko egin dute.


Nori berea, Jaunaren legea!

Hedabideak hedabide, ustelkeria dugu denetan hizpide. Kukutik kukura, lotsa gutxi dutenen lege urraketak gora egiten du nabarmen. Izan ere, azkenaldian, Estatu mailako ur handiko arrainen artean, puri-purian jarri da zabarkeria. Duela urte batzuk, oihartzun handia izan zuen Cristina infantaren egozteak, bai Espainian bai Europan. Bazirudien, Espainiako errege emerituaren alabak gogotik muzin egin ziela Konstituzioan agertzen diren legeei. Hori zela eta, hainbat delitu leporatzen zitzaizkion;... [+]


Espainiako Erregeak protesta artean egin du Bartzelonako bisita

Egunotan Bartzelonan burutzen den Mobile World Congress (MWC) ekitaldiko aurkezpenean parte hartzen ari da Espainiako Errege Felipe VI.a igandetik, eta bartzelonar askok kalean bezala hainbat herri hautetsik ferian bertan protesta egiteko baliatu dute bisita.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude