Espainiako delegatuak ez du azalpenik emango poliziaren eskuetan hildako Ndiayeren kasuaz

  • Nafarroako Parlamentuko mahaiak hala eskatu badio ere, Carmen Albak ez du agerraldirik egingo joan den astean polizia-etxean hildako atxilotuaren heriotza argitzeko.


2016ko azaroaren 2an - 13:21
Larunbatean senegaldarren komunitateak manifestazioa egin zuen heriotza salatzeko (arg.: Ahotsa.info)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Iruñean Espainiako poliziak indarrez atxilotu zuen Elhdaji Ndiaye senegaldar herritarraren heriotzak itzal eta zalantza ugari ditu oraindik. Nafarroako Parlamentuko mahaiak eta bozeramileek kasu horren berri xehetasun gehiago jakiteko azalpenak eskatu dizkiote Carmen Alba Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariari.

Honek baina ez du agerraldirik egingo. Halaxe jakinarazi du Ana Beltrán PPko talde parlamentarioaren ordezkariak. Espainiako Gobernua duen alderdiaren esanetan Albak ez du “inongo beharrik” azalpenik emateko, legez ez dagokiolako. Nafarroako Gobernuan dauden GeroaBai, Podemos, EH Bildu eta I-Ek ordea, erantzun diote “betebehar moral eta politikoa” baduela delegatuak.

Elhdaji Ndiaye urriaren 25ean atxilotu zuen poliziak oso modu bortitzean eta tentsio handiko egoeran. Indarrez auto batean sartu zuten konorterik gabe, eta ospitalera eraman beharrean polizia-etxera eraman zuten; hortik denbora batera konturatu ziren, bertsio ofizialaren arabera, hilda zegoela.

Atxiloketaren uneko bideo eta testigantzek zalaparta eta zalantza handiak sortu dituzte arrazakeriaren kontrako eragileen eta herritarren artean. Besteak beste, larunbatean senegaldarren komunitateak deituta manifestazioa egin zuten Iruñean Ndiayeren heriotza salatzeko Black lives matter. Bizitza da handiena lelopean.


Espainiako Polizia kanalean gehiago
2026ko otsailaren 11
1981, Zizurkil
Oso latza izan da

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...