Espainiako Armadari lapiko zaratarekin erantzun diote Iruñeko Alde Zaharrean

  • Espainiako Armadako kideak atzera aurrera ari dira Iruñean, besteak beste Alde Zaharrean, soldaduak taldeka patruilatzen eta baita ere kamioekin. Besteak beste konpainia plazan.


2020ko apirilaren 3an - 12:52
Espainiako armadako kamioak konpainia plazan. Espainiako armadako kamioak konpainia plazan.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hainbat auzokide kexu agertu da ere militarrek dokumentazioa eskatu dietelako. Nafarroako Espainiako Gobernuko ordezkaritzaren arabera, tren geltokia eta autobus geltokia gisako “azpiegitura kritikoak” miatzen ari dira, Txantrea auzoko Maria Auxiliadora erresidentziara materiala eramaten eta Balmis operazioan laguntzen. Espainiako Armadak operazio hau jarri du abian Estatutuko Segurtasun Indarrei mugen kontrolean laguntza emateko.

Alde Zaharreko hainbat lekutan ibili dira, Gazteluko Plazan taldeka, San Gregorio kalean eta Konpainia Plazan, besteak beste. Azken honetan herritarrek lapikoekin egin dute protesta, ondoko bideoan ikusten den bezala.

Espainiak militarrek Espainiako ereserkia jarri dute Alde Zaharretik alde egin dutenean, azpiko bideoan entzun daitekeenez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako armada
2023ko urtarrilaren 9
Zenbakiak

Eguneraketa berriak daude