Urriaren 23tik 24rako gauean lau gaztek jipoitu egin zutela salatu zuen emakume batek Gasteizen. Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen, baina hamar egunetan ez dute salaketak jasotzen duena baieztatzera datorren inolako aztarnarik aurkitu. Erasoa egin zioten gazteak magrebtarrak zirela azpimarratuz diskurtso arrazista eta xenofoboa haizatu zuen salatzaileak. 2015ean Voxen zerrendetan aurkeztu zen hauteskundeetara. Ertzaintza salaketa faltsua ote den ikertzen ari dela adierazi du Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak.
Gurasoen etxera bidean zela, Gasteizko Batan auzoan lau gaztek jipoitu egin zutela esanez salaketa jarri zuen 30 urteko emakume batek. Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen gertakariak argitu asmoz, baina hamar egunetan ez da inolako aurrerapenik egin, salatzaileak dioena frogatzera datorren aztarna bakar bat ere ez baita aurkitu.
Ustezko erasoa gertatu zen tokia Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzaren atzealdean eta Ajuria Eneako jauregiaren ondoan kokatuta dago, kamera presentzia handiko eremuan. Baina Ertzaintzak arakatutako kameren irudietan, salaketan zehaztutako ordu-tartean ez da ez jipoirik ez lau pertsonako talderik ageri ingurumarietan; salaketa jarri duen pertsona bai ageri da filmatutako irudietan, baina bakarrik. Eremu horretatik urrunago eta denbora-tarte zabalagoan jasotako kameren irudiak aztertu artean adierazpenik ez egiteko hautua egin du Poliziak. Josu Erkoreka segurtasun sailburuak Bizkaia Irratiari egindako adierazpenetan, ordea, jakinarazi du momentura arte ikertutakoak salatzailearen kontakizuna gezurtatzen duela, eta salatzailearen aurkako ikerketa ireki dela, salaketa faltsua den argitzeko. Erkorekak publiko egindako informazioaren arabera, Ertzaintzak asteartean salatzailearen aurkako salaketa jarri zuen epailearen aurrean, balitekeelako emakumeak delituaren itxurak egin izana.
Salaketa jarri zuen emakumeak Toro Tv-ri eskaini zion elkarrizketa probestu zuen, besteak beste, esateko hedabideak oinarrizko aspektu bat albo batera uzten ari zirela gertakariaz informatzerakoan: ustez jipoitu zuten lau pertsonen jatorria, alegia. Hala, eskuin muturreko telebistak emandako bozgorailua erabili zuen ustezko jipoiaren erantzuleak adingabe magrebtarrak zirela azpimarratzeko.
“Espainian gertatzen ari dena ikus dadin nahi dut, kaleetan dagoen gorrotoa. Izan ere, lau magrebtar ziren, ez ziren edonolako lau gazte. Nahi dut hori jakin dadila. Errealitatea da. Gure herrialdera sartzen uzten diegu halakoak egiten dituen jendeari. Eta ez naiz lehena eta ez naiz azkena izango. Ahots pixka bat eman behar zaio honi. Geldi dadila. Zuzenean, nire herrialdetik kanpo. Oso zorrotza izan beharra dago. Nirea susto bat izan da, baina zoritxarreko gertakaria izan zitekeen”. Ezagun da emakumeak eskuin muturrarekin duen lotura, 2015eko foru hauteskundeetan Vox alderdiko hautagai gisa aurkeztu baitzen.
Igandean eginiko bozetan zentro eskuineko PSD alderdia izan da garaile. Chega alderdi ultraeskuindarra hiru udalerritan nagusitu da eta udalerri mailan boterea eskuratzen duen lehen aldia bada ere, bere aurreikuspenetatik urrun geratu da.
Igandean Falange talde faxistak kontzentrazioa deitu zuen Gasteizen Hispanitate eguna ospatzeko, eta aurkako mobilizazioa deitu zuten talde antifaxistek. Hemeretzi pertsona atxilotu zituzten, denak ere antifaxistak. Piztutako istiluek erreakzio ugari sortu dute.
Igandean atxilotu zituen Ertzaintzak desordena publikoak egotzita, eta astelehenean aske utzi dituzte, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Igande goizean, urriak 12, mobilizazio ugari eta istilu handiak izan dira Gasteizen.
Eskuin muturreko taldeak Espainiako Estatu mailako deialdia egin du, eta dozenaka pertsona batu dira Probintzia plazan. 300 bat metrora deitutako mobilizazio antifaxistara ehunka pertsona batu dira. Istiluak izan dira, gazte antifaxisten eta falangisten artean zein, batez ere,... [+]
Espainiako Falangea alderdi faxistak ekitaldia egingo du Gasteizen urriaren 12an, “Hispanitatearen eguna” deitzen dutenean, Espainiaren batasuna goraipatzeko. Sare sozialetan zabaldu dutenez, 12:00etan elkartuko dira Probintzia Plazan.
Joan den astean iragarri zuen Elon Musk oligarkak Wikipediari aurre egingo zion proiektua: Grokipedia. Bere adimen artifizialeko (AA) Grok zerbitzuaren bidez elikatuko omen den entziklopedia benetakoa eta ez-wokea, ildo ideologikoki zuzenekoa. Jada ireki du webgune bat,... [+]
Elkarrekin esnatzeko ordua (Susa, 2016) Kirmen Uriberen nobelan oinarrituta, Karmele pelikula zine aretoetan estreinatzear da Asier Altuna (Bergara, 1969). Lehen lurreratzea Donostiako Zinemaldian izan du, eta bertako ateak ireki orduko eman dio elkarrizketa ARGIAri, goizean... [+]
Mugimendu transfeministaren ustez, Bernedoko udalekuen inguruko gezurrak hedatu dituzte eskuin muturrak eta sektore erreakzionarioek. “Lintxamendu kanpaina” eta “eraso antolatua” olatu erreakzionario orokorrago baten markoan kokatu dituzte. Sexu-genero... [+]
Lander Arretxea komunikatzaile eta iritzigileak hausnarketa egin du Twitterren (orain X deritzo) Bernedoko gertaeren inguruko eztabaiden ondorenean, Twitterreko Euskal Herriko eztabaiden giro politiko zerk hartu duen. Xenofobiak eta transfobiak, irain ultraeskuindarrek, labur... [+]
Irailaren 21eko goizaldean, herritar bat labankadaz hil zuten Bilboko Solokoetxen. Hurrengo egunetan luze jorratu zuen gertaera El Correo egunkariak. “Matxetez” egindako borroka baten ondorio izan zen heriotza aurrenik; labankada bakar baten ondorio gero. Bi talderen... [+]
"Frankismoaren adierazpen zehatzen" eta "faxismoaren berrindartzearen kontra mobilizatzera eta antolatzera" deitu dute.
Auzitegi Gorenak 27 urte eta hiru hilabeteko kartzela-zigorra ezarri dio Jair Bolsonarori, Latinoamerikako ultraeskuindarren erreferenteari, Lularen aurka hauteskundeak galdu ostean, 2022an estatu-kolpe saiakera baten buru izateagatik.
Utahko Unibertsitatean, 3.000 entzuleren aitzinean diskurtsoa zabaltzen ari zela gertatu da hilketa asteazkenean. Donald Trumpen hurbileko aurpegi ezaguna zen Kirk.