Eskubideei kolpea Turkian, hiru hilabeterako salbuespen egoerarekin

  • Erabakiak botere absolutua emango dio Erdogan presidenteari. Funtzionario publikoen aurkako sorgin ehizak dirauen bitartean, kurduak bonbardatzeari ekin dio armadak.


2016ko uztailaren 21an - 11:53
Ostiraleko estatu kolpearen ondorioz indartu egin du kontrola Erdoganen gobernuak.

Aurrera darrai Recep Tayyip Erdoganen kontraerasoak. Huts egindako estatu kolpeari erantzun bortitza eman dio presidenteak: bere aurkariak deusezteko bidean, hiru hilabeteko salbuespen egoera ezarri du berak zuzentzen duen Segurtasun Kontseiluak, The New York Times-en arabera.

Zenbait neurri ezarriko dizkie herritarrei, Erdogani botere absolutua ematearekin batera. Besteak beste, mugimendu, adierazpen eta biltze askatasunen arloan herritarren eskumenak murriztuko ditu. Horrez gain, etxeratze agindua deitu eta ibilgailuen trafikoa eta herrialde barruko bidaiak mugatu ditzake, Konstituzioaren 120. artikulua baliatuz.

“Demokrazia mehatxupean dutenak borrokatzeko” ezarri dute salbuespen egoera, Erdoganek azaldu duenez. Bere esanetan, “erakunde terroristako kideez arduratzeko” hartu dute neurria; Fehtullah Güllen oposizioko buruaren jarraitzaileei buruz esan du hori. Cyprus Weekly-ren arabera, Güllenen kolaboratzaileak bilatzen ari da polizia Ipar Zipren ere.

Bien bitartean, funtzionario publikoen sorgin ehizak ez du etenik. NTV telebista kateak azaldu duenez, asteazkenean 113 epaile gehiago atxilotu zituen poliziak. Horrez gain, hezkuntza publikoko 21.000 lagundik gora kaleratu ditu gobernuak, irakasleak gehienak. Unibertsitateetako 1.567 errektorek kargua utzi behar izan dute. Alor pribatuko 425 eskola itxi dituzte Güllenekin harremana izatea leporatuta, eta 24 komunikabideri lizentzia kendu diete. Kolpean zuzenean parte hartzeagatik 11.000 militar daude atxilotuta.

Kurdistan, berriz ere jomugan

Armadak, bere aldetik, Kurdistan bonbardatzeari ekin dio beste behin. Estatu kolpe saiakeraz geroztik lehen aldiz, asteazkenean jaurti zituzten bonbak PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren aurka. Anadolu agentziaren arabera, Kurdistanen zalantzak sortu ditu ostiraleko kolpeak, bertako gatazkan izan dezakeen eragina dela eta.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
2024-04-30 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat erail du Poliziak AEBetan, belaunarekin lepoa estutu ostean

Istripu batetik ihes egin zuela aitzakiatzat hartuta, taberna batera sartu, lurrera bota eta buruz behera lotu zuten poliziek 53 urteko gizona. Zortzi minutuz izan zuten lurrean.


Pedro Sánchezek karguan jarraituko du

"Joko garbia" eskatu du Espainiako Gobernuko presidenteak, eta "hausnartzeko" deia egin: "Munduari erakutsiko diogu nola defendatzen den demokrazia". Ulertzera eman du "indartsuago" itzuliko dela.


2024-04-29 | Sustatu
Makusi jaio da, EITBren haur eta gaztetxoentzako plataforma

Donostiako Kursaal aretoan egindako ekitaldi batean aurkeztu du EITBk ostiralean Makusi, haur eta gaztetxoentzako euskarazko plataforma. Makusi.eus webgunean ikusgai dago jada, eta app ere ere eskuragarri dago. Doako haurrentzako euskarazko lehen plataforma... [+]


Eguneraketa berriak daude